Zerbitzu Ekonomikoak

Sail honek Udalaren funtzionamendua ahalbidetzeko premiazko diren baliabide guztiak gestionatzen ditu, udalerrian zerbitzuak emanez edo jarduerak eginez.

Ogasuna eta Ondarea

  • Zergak, tasak eta prezio publikoen gestioa: Zergei (ibilgailuak, gainbalioa, lanak...), tasei (zaramak, hilerria, estolderia...) eta prezio publikoei (zergazko izaerarik ez duten Udalak ezarritako baliabideak -kuotak, instalazioetako sarrerak, ikuskizunak, laguntzak, ur zerbitzuak...) eragiten dizkien xedapenak ezartzen ditu.
  • Zerga arazo edo prezio publikoak direla medio aurkeztu diren erreklamazio eta baliabideen ebazpena.
  • Zergadunen errolda zergen arabera egitea.
  • Zerga eta ondare ikuskapena.
  • Udal zerga eta beste diru-sarreretatik datozen baliabideak lortzen ahalegintzen da.
  • Lizentzien edo zergen tramitazio arloan ekonomi alderditik aholkatzen du (onibarrak, ekonomi jarduerak...).
  • Udal ondarearen gestioa (eskurapenak, trukeak, desjabetzapenak, inbentarioa, lokalen erabilera...).
  • Ibilgailuen aseguruak, ondasunekiko erantzukizuna eta udal ondasunen (higigarriak eta onibarrak) gestioa.

Diruzaintza eta Dirubilketa

  • Ogasun eta Ondare arloak eragindako diru-sarrera eta ordainketen kontrola.
  • Baliabide guztien bilketa.
  • Kanpoko zerbitzuen ordainketa.
  • Derrigorrezko bidetiko kobrantzaren gestioa.
  • Bahikuntzako burubideak.

Hontu-hartzailetza, Aurrekontuak eta Kontularitza

  • Udalaren eta Erakunde Autonomoen (Musika Jardueren Udaltegia eta Euskaltegia) aurrekontuen gestioa.
  • Kreditu eragiketen tramitazioa nagusiki inbertsioak egiteratzeko (ur horniketa, errepideak, estolderia, parkeak...).
  • Diru-sarrera eta gastuen kontrola eta fiskalizazioa.
  • Udal diru-sarrera eta gastu guztien kontuetaratzea.
  • Udal kontuen prestaketa eta erredakzioa.