Herritarren Arreta, Erregistroa eta Estatistika

Informazio publikoa eskuratzea

Zer da? - Zertan datza?

Galdakaoko Udalak eta bere menpe dauden erakundeek, beren aplikazio-eremuetan, informazio publikoa eskuratzeko daukaten eskubideari dagokio, bere funtzioen jardutean burutu edo eskuratu dena, eta Gardentasun Atarian argitaratu ez dena.
Biztanle batek Galdakaoko Udaleko Gardentasun Atarian argitaratu ez den izaera publikoko informazio bati buruz egiten duen eskaera.

Nork eska dezake?

Informazio publikora sarbidea edozein pertsona fisiko edo juridikok eska dezake, 19/2013 Legearen 14. artikuluak gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoak, jasotzen dituen mugekin.

Non tramitatzen da?

Presentzialki:
Esan bulegoan, Bilbo kalea 4, 48960 Galdako, Tel 94 401 05 00
-Ordutegia: astelehenetik ostiralera arte 08:00etatik 15:00etara.
b) Posta ziurtatu bidez: postako edozein bulegotan, bulego bakoitzaren ordutegian.
c) Posta elektroniko bidez: esan@galdakao.net

Beharrezko dokumentazioa

Presentzialki:
. Behar bezala betetako inprimaki fisikoa
. Beren izenean ari diren pertsonak: NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia bi aldetatik,
. Ordezkari gisa ari diren pertsona fisikoak: Bi pertsonen (ordezkaria eta ordezkatua) NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia bi aldetatik eta ordezkaritza ziurtatzen duen boterearen fotokopia
. Pertsona juridikoak: sortze-eskritura eta estatutuak, edo, bere kasuan, erregistro ofizialeko ziurtagiria eta pertsona juridikoaren ordezkariaren NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia bi aldetatik
b) Ziurtaturiko posta bidez:

b) Posta elektroniko bidez esan@galdakao.net helbidera:
Dokumentazioa berbera da, ez dago puntu honetan zertan zehaztu.
. Behar bezala betetako inprimaki fisikoa
. Beren izenean ari diren pertsona fisikoak: NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia bi aldetatik,
. Ordezkari gisa ari diren pertsona fisikoak: Bi pertsonen (ordezkaria eta ordezkatua) NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia bi aldetatik eta ordezkaritza ziurtatzen duen boterearen fotokopia
. Pertsona juridikoak: sortze-eskritura eta estatutuak, edo, bere kasuan, erregistro ofizialeko ziurtagiria eta pertsona juridikoaren ordezkariaren NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia bi aldetatik

Jaso ondoko prozedura

Herritarren Arreta Zerbitzuko arduradunari bidali, jasotako eskaeraren analisia kudeatu eta sailen arteko koordinazioa burutu dezan, eskaera honi epeen baitan erantzun ahal izateko informazioa lortzeko.

Prezioa / Kostua

Doakoa da. Hala ere, inprimaturiko kopiei eta originaletik desberdinak diren formatuetarako iraulketari dagozkion kostuak gerta daitezke.

Prozesuaren epeak

Ebazpenaren jakinerazpenerako gehienezko epea, zeinetan sarbide hau onartu edo ukatuko den, hilabete 1ekoa da, beste hilabete 1ez luza daitekeena, eskatutako informazioaren konplexutasun edo bolumenak eta aurretiko eskatzailearekiko jakinarazpenak justifikatua beti ere.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: ez onartzea

Ondoko tramiteen laburpena

- Eskatzaileari eskabidea gehiago zehazteko eskatu behar bazaio, 10 eguneko epea izango du hartarako. Erantzuten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko da.
- Eskatutako informazioak hirugarrenen eskubide edo interesetan eraginik izan balezake, 15 eguneko epea emango zaie beharrezkotzat jotzen dituzten alegazioak egiteko, eta horren ondorioz, eten egingo da ebazpena emateko dagoen epea, harik eta alegazioak jasotzen diren arte edo epe hori igarotzen den arte. Eskatzaileari horren berri emango zaio.

Lege esparrua

19/2013 Legea, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa.