Herritarren Arreta, Erregistroa eta Estatistika

Zirkulazio-baimenaren titularraren edota jabetzan daukan ibilgailuaren helbide aldaketa.

Zer da? - Zertan datza?

Bizilagunak zirkulazio-baimenean edota jabetzan daukan ibilgailuaren helbidean eguneraketak egiteko tramitea, Bilboko Trafikoko Bulego Nagusira joan beharrik gabe.

Nork eska dezake?

Zirkulazio-baimena edota ibilgailu propioa duen edozein interesdun pertsona.

Non tramitatzen da?

Esan Bulegoa:
Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara.

Beharrezko dokumentazioa

* Zirkulazio-baimena eta IAT txartela.

Jaso ondoko prozedura

* Eskatzaileari Dokumentazioan dagoen Trafikoko Zuzendaritza Nagusiko helbide aldaketarako Orria eman, bete dezan.
* IAT txartelarekin datuak egiaztatu, ibilgailuaren helbide aldaketa eskatzen den kasuetan.
* Orri honen fotokopia bat emango diogu interesdun pertsonari.

Prezioa / Kostua

Doan

Prozesuaren epeak

Momentuan bertan.

Ondoko tramiteen laburpena

* Orri honetako datuak excel taulara irauliko ditugu (ikusi dokumentazioa).
* Excel taula hau ostiralero bidaliko da Trafikoko Zuzendaritza Nagusiko helbidera:
cambiodomicilio.jptbi@dgt.es
Bigarren aukera:
mjmeana@dgt.es
emarti@dgt.es

Lege esparrua

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak eta Galdakaoko Udalak 2015eko ekainaren 17an sinatutako hitzarmena