Herritarren Arreta, Erregistroa eta Estatistika

Ezkontza zibilak egitea

Zer da? - Zertan datza?

Alkateak edo berak eskuordetzen duen zinegotziak ezkontza zibila egitea.

Nork eska dezake?

Interesdunek (ordezkaritzarako baimena, hala badagokio), Galdakaon erroldatuta dauden ala ez kontuan hartu gabe.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara
b) Telefonoz: 94 401 05 00
c) Internetez: www.galdakao.net
d) Postaz.

Beharrezko dokumentazioa

Lehenengo urratsa eskabidea betetzea izango da (webean eskuragarri), datu pertsonalak eta ezkontzaren eguna eta ordua eta ezkontzara lekuko gisa doazen bi pertsonaren izen-abizenak eta NAN zenbakiak adierazita.
Galdakaoko Bake Epaitegian izapidetzea (Bizkai kalea, 42 zk.) ezkontza-espedientea (izapidetze horrek 3 hilabete inguru iraun ohi du).

Jaso ondoko prozedura

Espedientea alkateari bidaltzea.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

Eskabidearen unean:

Ondoko tramiteen laburpena

Zeremonia egin ondoren, ezkontideei ezkontza zibilaren akta eta ziurtagiria emango zaie, gero Bake Epaitegira bidaltzeko.

Lege esparrua

- 35/1994 Legea, abenduaren 23koa, alkateek ezkontza zibila baimentzearen arloan Kode Zibila aldatzekoa dena (BOE, 30. zk., 1994-12-24)
- Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren instrukzioa, 1995eko urtarrilaren 26koa dena (BOE, 35 zk., 1995eko otsailaren 10ekoa).

Tramiteetarako dokumentuak