Herritarren Arreta, Erregistroa eta Estatistika

Iradokizunak, erreklamazioak eta eskerronak jasotzea

Zer da? - Zertan datza?

1. Herritarrek egindako ekimenak edo iradokizunak jasotzea. Horren helburua honako hau da: zerbitzuen kalitatea hobetzea, errendimendua eta gastu publikoaren aurrezpena handitzea, izapideak sinplifikatzea edo beharrezkoak ez direnak ezabatzea, eta Udalarekiko harremanetan gizartearen gogobetetze-maila handiagoa ekarriko duen beste edozein neurri hartzea.
2. Udal-zerbitzuen inguruan herritarrek egiten dituzten kexak eta erreklamazioak jasotzea.
3. Administrazioko bulegoen edo udal-zerbitzuen funtzionamendu ona dela-eta izandako eskerrak jasotzea.

Nork eska dezake?

Interesduna (ordezkaritzarako baimena, hala badagokio)

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara
b) Telefonoz: 94 401 05 00 eta txartela posta bidez bidalita.

Beharrezko dokumentazioa

- Aurrez aurreko bidea izanez gero, idazki-eredu formalizatua.
- Egokitzat jotzen diren agiri osagarriak.

Jaso ondoko prozedura

1. Iradokizuna, erreklamazioa edo eskerra jasotzea, erreklamazioei eta ekimeneiburuz Udalak ezarritako jarraibideen arabera.
2. Bidaltzea: kexaren edukiaren arabera dagokion sailari.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

-Zenbatetsitako epea: zazpi egun.
- Ebazpena emateko gehieneko epea: ez dagokio.
- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: kontrakoa.

Ondoko tramiteen laburpena

A) Iradokizuna edo erreklamazioa egonez gero:
1. Iradokizunaren edo erreklamazioaren jarraipena egitea ezbeharren kudeatzailearen bidez (softwarea).
2. Zazpi egunetan, gehienez, auzokideari egindako jarduketei eta hartutako neurriei buruzko informazioa ematea.
B) Esker ona izanez gero:
Hartzaileari jakinaraztea.

Lege esparrua

- Izaera osagarriz: Administrazioaren informazioko eta herritarrei laguntza emateko zerbitzuak arautzen dituen 208/1996 Errege Dekretuaren 15etik 24ra bitarteko artikuluak (BOE, 55 zk., 1996-03-04 eta 75 zk., 1996-03-27)- Estatuko Administrazio Orokorraren kalitatea hobetzeko esparru orokorrari buruzko951/2005 Errege Dekretuaren 14etik 19ra bitarteko artikuluak.
- 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa (1992/11/27ko BOE, 285 zk.; 1992-12-28ko 1. zk.; 1993-01-27ko 23. zk.).