Herritarren Arreta, Erregistroa eta Estatistika

Erroldatze-ziurtagiria

Zer da? - Zertan datza?

Agiri honek egiaztatzen du pertsona bat helbide batean erroldatuta dagoela, une horretan biztanleen udal-erroldan jasota dauden datuekin. Errolda-txartelaz bestelakoa da, agiriak idazkariaren sinadura eta alkatearen oniritzia dituelako.

Nork eska dezake?

Interesa duten 16 urtetik gorako guztiek edo haien legezko ordezkariek.

Non tramitatzen da?

a) Esan bulegoan:
- Ordua: astelehenetik ostiralera, 8:00-15:00etara
b) Posta elektroniko bidez (esan@galdakao.net), nortasun-egiaztagiriaren fotokopia aurkeztuz (NAN, pasaportea, gidabaimena) eta bolantea ohiko posta bidez bidaltzea aurkeztutako egiaztagiriaren helbidera.

Beharrezko dokumentazioa

- Interesduna azalduz gero, bere NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren jatorrizko agiria aurkeztu beharko du, dagokion moduan.
- Baimendutako pertsona bat azalduz gero, honako hau aurkeztu beharko du:
a) Bere NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren jatorrizko agiria, dagokion moduan.
b) Bere ordezkaritza egiaztatzen duen jatorrizko agiria.
c) NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren jatorrizko agiria, dagokion moduan.
- Eskaera telefonoz eginez gero, datu hauek eman eta egiaztatu beharko dira: NANa, helbidea, izena eta bi abizenak (eta erroldan jasota dagoen helbidera baizik ez da txartela bidaliko).

Jaso ondoko prozedura

1. Behar diren agiriak jasotzea eta egiaztatzea.
2. Ziurtagiria eskatzeko izapidea sistema informatikoaren bidez egitea.
3. Erkaketa ematen duen pertsonak sinatzea.
4. Ziurtagiria zigilatzea eta sinatzea.
5. Familiako errolda-ziurtagiria interesdunari ematea. Telefonoz eskatuz gero, postaz bidaltzea, Udalak ezarritako prozedurari jarraiki.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

Hiru eguneko epean. Eskaera posta bidez eginez gero, 5 egunetan, gutxi gorabehera.

Ondoko tramiteen laburpena

Lege esparrua

- 1690/1986 Errege Dekretuaren 53. artikulua eta hurrengoak, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugapenari buruzko Araudia (BOE, 190 zk., 1986ko abuztuaren 14koa)- 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (BOE, 80 zk., 1985eko apirilaren 3koa)