Herritarren Arreta, Erregistroa eta Estatistika

Helbide-aldaketa Biztanleen Udal Erroldan

Zer da? - Zertan datza?

Biztanleen udal-erroldako inskripzioan, pertsona baten helbideari buruzko datuak aldatzea.

Nork eska dezake?

Interesa duten 16 urtetik gorako guztiek edo haien legezko ordezkariek.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara
b) Internetez: www.galdakao.net

Beharrezko dokumentazioa

- Helbidea aldatzeko eskabide-orria.
- Aldaketa eskatzen duen pertsonaren jatorrizko NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
- Etxebizitzaren okupazioa egiaztatzea: salerosketaren eskritura, alokairuaren kontratua,kontribuzioaren ordainagiria, bizigarritasun-zedula . Etxebizitzaren jabea izan ezean, jabea edo errentamenduko kontratuaren titularra den pertsonaren baimena eduki beharko da.

Jaso ondoko prozedura

1. Eskabide-orria jasotzea eta egiaztatzea, bai eta aipatutako agiriak ere.
2. Datuak erroldaren aplikazioaren bidez egiaztatzea.
3. Datuak biztanle-erroldaren aplikazioan sartzea.
4. Aurkeztutako agiriak fotokopiatzea/eskaneatzea.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

- Zenbatetsitako epea: hurrengo egunean, kasu arruntetan: 15 egunetan, egiaztapenak egin behar badira (poliziaren txostenak, etab.).
- Ebazpena emateko gehieneko epea: hiru hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: aldekoa.

Ondoko tramiteen laburpena

EINi jakinaraztea eta artxibatzea.

Lege esparrua

- 1690/1986 Errege Dekretuaren 53. artikulua eta hurrengoak, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugapenari buruzko Araudia (BOE, 190 zk., 1986ko abuztuaren 14koa)