Herritarren Arreta, Erregistroa eta Estatistika

Alta Biztanleen Udal Erroldan

Zer da? - Zertan datza?

Pertsona bat Udaleko biztanleen erroldan izena ematea, indarrean dagoen legeriak jasotzen dituen eskubide eta betebehar guztiak dituen auzoko gisa jarduteko.

Nork eska dezake?

Interesa duten 16 urtetik gorako guztiek edo haien legezko ordezkariek.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara.

Beharrezko dokumentazioa

A) Bizileku-aldaketa dela-eta alta eskatzeko:
- Galdakaoko udal-erroldan izena emateko orria- Agiri pertsonalak:
- Alta eskatzen duenaren NANa, pasaportea edo bizileku-baimena (Europar Batasunetik kanpokoak badira, pasaporteak edo bizileku-agiriak indarrean egon beharko dute).
- Adingabeak badira, jatorrizko familia-liburua; eta, banaketa izanez gero, epaiaeta/edo hitzarmen arauemailea.
- Etxebizitzaren okupazioari buruzko agiriak (nolanahi ere):
- Etxebizitzaren salerosketako eskritura, alokairuaren kontratua, kontribuzioaren agiria.
Etxebizitzaren eskritura edo alokairuaren kontratua eduki ezik, etxebizitzako jabearen edo alokairuko titularraren baimena edo antzeko agiriak aurkeztu beharko dira.

Jaso ondoko prozedura

1. Alta-eskaera eta izena emateko orria jasotzea, aipatutako gainerako agiriekin batera.
2. Agiriak egiaztatzea, eta bi inprimakiek eskatzaileetako baten sinadura dutela ziurtatzea.
3. Datu-basean etxebizitzaren egoera egiaztatzea (hutsik dagoen edo ez...)
4. Datuak biztanle-erroldaren aplikazio informatikoan sartzea, eta eskabidea erregistroan jasotzea.
5. Aurkeztutako agirien kopia egitea (hau garrantzitsua da Estatistikako Institutu Nazionalarekin zerikusia duten zereginak eta izapideak betetzeari begira).

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

- Zenbatetsitako epea: hurrengo egunean. Egiaztapenak egin behar badira (poliziaren txostenak, eta abar.), 15 eguneko epean.
- Ebazpena emateko gehieneko epea: hiru hilabete.

Ondoko tramiteen laburpena

1. Hala behar denean, Udaltzaingoaren txostena eta egiaztatzeko bestelako egintzak betetzea
2. Altari uko eginez gero, eskatzaileari ebazpen arrazoitua ematea eta jakinaraztea.
3. Alta eginez gero, aurreko altari dagokion Udalari horren berri ematea.
4. EINi jakinaraztea eta artxibatzea.

Lege esparrua

- 1690/1986 Errege Dekretuaren 53. artikulua eta hurrengoak, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugapenari buruzko Araudia (BOE, 190 zk., 1986ko abuztuaren 14koa)- 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (BOE, 80 zk., 1985eko apirilaren 3koa)