Herritarren Arreta, Erregistroa eta Estatistika

Izapidetzen ari diren administrazio-prozedurei buruzko informazioa. Kopiak eskuratzea. Izapideak betetzen laguntzea

Zer da? - Zertan datza?

Hiru eduki:
a) Prozedura zehatz baten izapidetze-egoerari buruzko informazioa ematea.
b) Espediente horretan dauden dokumentuen kopiak eskatzea eta/edo eskuratzea.
c) Entzunaldi-, alegazio- eta errekurtso-izapideak betetzen laguntzea.
d) Espedienteko edukirako sarbidea ematea.

Nork eska dezake?

Prozedura zehatzean "pertsona interesdun"aren legezko baldintza dutenak eta beraien legezko ordezkariak baino ez. Entzunaldi-izapideak eta alegazioak egiteko, ordezkaritza beharko da (ez, ordea, errekurtsoak jartzeko).
Hirigintza- eta ingurumen-arloko edozein pertsonak. (ikus 3.1. fitxa)

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara
b) Telefonoz: 94 401 05 00
c) Internetez: www.galdakao.net

Beharrezko dokumentazioa

Pertsona interesdunaren legezko baldintza egiaztatzea.
- Interesdunak bere eskubideak oinarritzeko erabiltzen dituen agiriak.
- Errekurtsoak jartzeko ordezkaritza egiaztatzen duten agiriak (hirigintza- eta ingurumen-arlokoak izan ezik).

Jaso ondoko prozedura

Kasu bakoitzean eskatzen denaren arabera:
1. Izapideen egoerari buruzko informazioa ematea.
2. Eskatzen diren agirien kopiak egingo dira. Eskatzaileak agiri bat sinatuko du, agiriak eman dizkiotela egiaztatzeko.
3. Jakinarazitako izapidearen (entzunaldiko izapidearen, alegazioaren edo administrazioko errekurtsoaren) zentzuari buruzko informazio orokorra ematea, eta, hala behar denean, izapidearen idazkia betetzeko laguntza ematea.

Prezioa / Kostua

Izapideen egoerari buruzko informazioa doan emango da. Kopiak emateko tasak daude.

Prozesuaren epeak

Arloaren aukeren arabera

Ondoko tramiteen laburpena

Ez dagokio.

Lege esparrua

- 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa (1992/11/27ko BOE, 285 zk.; 1992-12-28ko 311 zk.; 1993-01-27ko 23 zk.). Hain zuzen ere, lege horren 35 artikuluko a) letra.
-Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legea (1985eko apirilaren 3ko BOE, 80 zk.)
- Herritarrak zerbitzu publikoetara bide elektronikotik sartzeari buruzko 11/2007 Legea, 30 eta 37. art. (2007-06-23ko BOE, 150 zk.)