Herritarren Arreta, Erregistroa eta Estatistika

Sarrera Erregistroa

Zer da? - Zertan datza?

Dokumentazioa eta herritarrek udalari bidali nahi dizkioten eskabideak jasotzea, kontuan hartuta Udala horiek izapidetzeko eskuduna dela.

Nork eska dezake?

Interesduna (ordezkaritzarako baimena, hala badagokio)

Non tramitatzen da?

Esan Bulegoan:
a) Aurrez aurre:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:45era.
Udako ordutegia (ekainaren 1etik irailaren 30era): astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 13:45era.
b) Telefonoz
c) Internetez
d) b) Estatuko administrazioko edo autonomia-erkidegoetako edozein administrazio-organotako erregistroetan.
d) Postetxean.

Beharrezko dokumentazioa

Hasi nahi den prozedura-motaren arabera.

Jaso ondoko prozedura

1 Eskabidea jaso eta egiaztatzea, dagokion prozedura eta, hala badagokio, tasak izapidetzeko beharrezko dokumentazioarekin batera. Aurkeztutako dokumentuen kopiak originalarekin erkatzea ere sartzen da.
2 Hartu-agiri gisa entregatzea aurkezten den dokumentuaren kopia zigilatua, aurkeztu den eguna adierazita. Aurkeztu beharreko gutxieneko dokumentazioa osorik ez badago edo beste baldintza batzuk betetzen ez badira, kopia zigilatuaren atzealdean hamar eguneko epean hutsa zuzentzeko eskakizuna inprimatuko da, eta funtzionarioaren esku geratuko da eskatzaileak sinatutako kopia bat.
3. Erregistratutako dokumentua edo eskabidea dagokion arloari bidaltzea.

Prezioa / Kostua

Dokumentuaren erregistroak ez du kosturik, oro har.

Prozesuaren epeak

Eskabidearen unean: Ebazpenaren epea eskabidearen edukiaren eta horrek dakarren prozedura-motaren araberakoa izango da:

Ondoko tramiteen laburpena

Ez dagokio

Lege esparrua

- Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikulua (BOE, 285 zk., 1992-11-27; 311 zk., 1992-12-28; 23 zk., 1993-01-27)- 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (BOE, 80. zk., 1985eko apirilaren 3koa). - 2568/1986 Errege Dekretuaren 151.artikulutik 162. artikulura bitartekoak (Toki Entitateen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Lege Jaurbideari buruzko Araudia)
- Herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateko 11/2007 Legearen 6.artikulua (BOE, 150 zk., 2007-06-23)

Tramiteetarako dokumentuak