Herritarren Arreta, Erregistroa eta Estatistika

Herritarrei informazioa eta orientabideak ematea

Zer da? - Zertan datza?

Herritarrei Udalarekin eta udalerriarekin, oro har, zerikusia duen edozein gairi buruzko informazioa eta orientazioa ematea. Herritarrei orientazioa ematea udalaz gaindiko izapideetan.

Nork eska dezake?

Interesduna (ordezkaritzarako baimena, hala badagokio)

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara
b) Telefonoz: 94 401 05 00
c) Internetez: www.galdakao.net

Beharrezko dokumentazioa

Ez dagokio.

Jaso ondoko prozedura

- Eskura dauden tresnen bidez informazioa ematea (izapideen eskuliburua, telefonoen direktorioa, datu-basea, espedienteen kudeatzailea, udalaren weba, etab.).
- Informazio zehatza behar izanez gero, informazio hori emango da, dagokion arloko teknikariekin kudeatu ondoren eta, beharrezkoa izanez gero, teknikari horrekin harremanetan jartzeko modua emango da.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

Eskabidearen unean:

Ondoko tramiteen laburpena

Dagokiona kasu bakoitzean.

Lege esparrua

- 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa (1992/11/27ko BOE, 285 zk.; 1992-12-28ko 311. zk.; 1993-01-27ko 23. zk.). (Lege horren 35. artikuluko g) eta i) letrak)
-Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legea, 69. art.
(1985eko apirilaren 3ko BOE, 80. zk.)
- Herritarrak zerbitzu publikoetara bide elektronikotik sartzeari buruzko 11/2007 Legea, 37. art. (2007-06-23ko BOE, 150. zk.)