Hondakinak

Tonerra, mugikorrak, pilak, aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak, luminariak eta etxeko bestelako toxiko txikiak (erradiografiak, herbizidak, pintura-poetak…)- Puntu garbi finkoak eta mugikorra

Zer bota:

Minipuntu garbiek ondoko frakzioak jasotzen dituzte:

  • CD/DVD
  • Inprimagailuko kartutxoak
  • Pilak
  • Plastikozko tapoiak
  • Telefono mugikorrak
  • Kontsumo baxuko bonbillak.
  • Tamaina txikiko aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak: kalkulagailuak, telekomandoak, bizar-makina elektrikoa etab.

Minipuntu garbiak ondoko tokietan daude:

  • Aperribaiko HI ingurua.
  • Sixta Barrenetxea, Zugatzuaurre parean.
  • Bizkai kalea, Kiroldegiaren ondoan.
  • Juan Bautista Uriarte, Zamakoarekin.
  • Usansoloko Ander Deuna.

Edukiontzien planoa edo KML (276Kb-pdf)

Puntu garbi mugikorrak ondoko frakzioak biltzen ditu:

Zulo handiak:

  • Tamaina handiko material informatikoa
  • Etxetresna elektriko txikiak, jostailu elektrikoak eta elektronikoak
  • Tamaina txikikoak (fregonak, erratzak, kuboak etab.)

Zulo txikiak:

  • Kontsumo txikiko bonbillak eta halogenoak
  • CD/DVD
  • Erradiografiak
  • Mugikorrak eta kargatzaileak
  • Inprimagailuko kartutxoak
  • Herbizidak eta intsektizidak
  • Pinturako ontzi metaliko txikiak
  • Aerosolak

Alboko zuloa: Fluoreszenteak

Ekopuntu mugikorraren geralekuak, hil bakoitzeko aste erdian:

Ekopuntu mugikorraren geralekuak
Astea Egunak Lekua
As-Aa-Az Aperribai- Liburutegi ingurua
Os-Ost-L-Ig Sixta Barrenetxea
As-Aa-Az Urreta Parkea
Os-Ost-L-Ig Fray Romualdo (kiroldegiko alboa)
As-Aa-Az Berezikoetxe
Os-Ost-L-Ig Agirre Lehendakariaren plaza
As-Aa-Az Ardanza Lehendakariaren plaza
Os-Ost-L-Ig Ander Deuna- Víctor Parrokoa

Aldaketa astelehen eta ostegunean lehenengo orduan, kokaleku bakoitzean 3-4 egun egongo delarik, eguneko 24 orduetan erabiltzeko aukera izan dadin.

Erantsi 2017ko egutegia (59Kb-pdf).

Erantsi 2018ko egutegia (62Kb-pdf).

Erantsi PDF Informazio-liburuxka (Díptico puntos limpios Galdakao) (1,27Mb-pdf)

Zer EZ bota:

Deskribatutakoak ez diren bestelako substantziak edo produktuak.

Nora daramagu:

Bilketa honen bidez jasotakoa baimendun kudeatzaileetara eramaten dugu hondakin bakoitza tratatzeko.

Plastikozko tapoiak eta mugikorrak, udalerriko familia batzuei laguntzeko erabiltzen dira eta euren esku jartzen dira dirua bildu ahal izan dezaten.