Hondakinak

Ehunak eta berrerabil daitezkeen bestelako materialak- Edukiontzi zuria

Zer bota:

  • Ehunak: janzteko arropa, etxeko arropa, poltsak, gerrikoak, oinetakoak.
  • Jostailuak: Panpinak, kotxeak, dinosauroak, peluxeak, puzzleak, mahai-jokoak, piladun jostailuak, sehaskak, haur-kotxeak, panpinen aulkitxoak, kazolatxoak, platertxoak, mahai-tresnak, txintxirrinak, sehaskako mugikorrak, mahaian esertzeko aulkitxoak, motxilak, haur-kotxean eskegitzeko eta berak jolasteko era guztietako produktuak, itzalkinak, haur-kotxeak estaltzeko plastikoak, haurra etzateko eta jolasteko mantatxoak.
  • Liburuak: Era guztietako liburuak
  • Aparatu elektriko eta elektroniko txikiak: Tresna elektrikoak, etxetresna elektriko txikiak, kamerak, telefonoak, ordenagailuak eta informatikako produktuak orokorrean, bideo kontsola jokoak, telebistak eta ordenagailu pantailak, teklatuak, organo elektronikoak, MP4, DVD eramangarriak.
  • Imitaziozko bitxiak: Idunekoak, eskumuturrekoak, eraztunak.
  • Bazar: Erremintak, tresnak, sukaldeko tresneria, iruditxoak, koadroak, lanparak.

Funtsean, bigarren bizitza izan dezakeen uste duzun guztia.

Edukiontzien planoa edo KML (5,18Mb-pdf)

Zer EZ bota:

Kristalak, baxera, aiztoak edo ebakitzen duen edo zizta dezakeen edozein elementu: kuterrak, artaziak, garbitzeko produktuak edo urratzaileak, pilak eta pertxak.

Nora daramagu:

Berrerabiltzeko edukiontzian jasotakoa Koopera Reusing Centerra, era guztietako objektu eta tresnen berrerabilpen integralerako instalaziora eramaten da.

Datozen urteetan, tratamenduko ondoko portzentaiak lortzea aurreikusita dago, berrerabiltzeko edukiontzia sailkatzeko prozesuaren eta bildutakoaren egoeraren ondorioz:

  • Berrerabilpenekoa %45.
  • Birziklatzekoa %32.
  • Balorizaziokoa/ezabatze segurukoa %23.