Hondakinak

Inausketako/segako hondarrak- Udal bilketa zerbitzua aurretik abisatuta

Zer bota:

Udalaren lorategietako inausketa/segako hondarrak.

Bilketa-zerbitzua edukiontzien ondoan egiten da: asteazkenetan, goizez. Gaikako bilketa hau aurretik udalari telefonoz jakinarazi ondoren (944010500: Hirigintza, 9:00etatik 14:00etara). Hondakinok utzi behar dira oinezkoen pasabideari ez ibilgailuei ezta edukiontziak edo buzoiak erabiltzeko traba egin barik.

Zer EZ bota:

Garbiketa edo sasi-garbitze lan profesionaletik datozen zuhaitzak edo zati osoak.

Nora daramagu:

Bilketaren bidez jasotakoa Konpostegi, Bizkaiko Foru Aldundiaren konposta egiteko instalaziora eramaten dugu. Bertan, 5. edukiontziko bio-hondakinarekin batera, konpostatze-prozesu naturalaren bidez konpost, ongarri naturala bihurtuko da eta horrela materia organikoaren zikloa itxiko da.