Hondakinak

Errefusa- Edukiontzi edo buzoi grisa

Zer bota:

  • Animali jatorriko hondar organikoak (haragi eta arrain hondarrak, arrautza-oskolak, etxe-abereen gorotzak).
  • Hondakin birziklaezinak (erraztatu edo xurgatutako hautsa, garbitzeko toallatxoak, konpresak eta pixoihalak, zigarrokinak, paper plastifikatua, ezkoztatutako papera: esaterako: magdalenenak, haginetako zepilo gastatuak, belarriak garbitzeko kotoi-zotzak, apurtuta dauden tresnak edo jostailuak, boligrafo gastatuak, arropako pintza apurtuak, plastikozko eskularruak etab.).

Funtsean, edukiontzi honetara, landare-jatorriko materia organikoa, ontzi arinak, paper-kartoia eta beirazko ontziak bereizi ondoren geratzen den “errefusa” bota behar da (hortik bere izena).  

Zer EZ bota:

  • Landare-jatorriko materia organikoa (edukiontzi edo buzoi marroira botako dugu)
  • Ontzi arinak (edukiontzi edo buzoi horian botako ditugu).
  • Paper-kartoia (edukiontzi edo buzoi urdinean botako dugu).
  • Beirazko ontziak (edukiontzi edo iglu berdean botako ditugu).
  • Bilketa berezia daukan beste edozein produktu.

Nora daramagu:

Bilketa honetan jasotakoa Tratamendu Mekaniko Biologikorako Plantara (TMB) eramaten dugu. Instalazio honek konbinatzen ditu sailkapen mekanikoaren eta hondakinen alde organikoaren tratamendu biologikoaren prozesuak, frakzioak bereizten saiatzeko.