Hondakinak

Tamaina handiko hondakinak- Udal bilketa zerbitzua aurretik abisatuta

Zer bota:

Altzariak, etxetresna elektriko erabiliak (Hozkailuak, garbigailuak, mikrouhin-labea, telebistak, bideoak, DVD-irakurgailuak, musika ekipoak, ordenagailuak), komunkak, koltxoiak, somierrak, sofak etab.

Bilketa-zerbitzu hau edukiontzien ondoan egiten da: astearteetan, goizean Galdakaoko erdigunean tamaina handiko hauek jasotzen dira eta, asteazkenetan, goizean gainerako biztanle-guneetan egiten da bilketa hori: Aperribai, Olabarrieta, Bengoetxe, Usansolo, Olabarri, Azkarri etab.

Gaikako bilketa aurretik telefonoz Udalari jakinarazi ondoren egiten da (944010500: Hirigintza, 9:00etatik 14:00etara), tamaina handiko hondakina zein puntutan utziko den adieraziz, eta bilketa egin aurreko gauean utzi beharko da. Hau da, erdigunean tamaina handikoak astelehen gauetan utziko dira, biharamunean jasotzeko, eta, gainerako guneetan astearte gauetan utziko dira, asteazkeneko lehenengo orduan jasotzeko. Hondakinok utzi behar dira oinezkoen pasabideari edo edukiontziak edo buzoiak erabiltzeko traba egin barik.

Zer EZ bota:

Obra-hondakinak, pintura-poteak, bateriak, pneumatikoak, paletak etab. ( Horrelako hondakinak Amorebieta-Etxanoko Garbigunean utzi behar dira (94 673 44 50).

Nora daramagu:

Hondakinak bereizita jasotzen dira, ondoren, Foru Aldundiak,tamaina handiko hondakinak tratatzeko, La Orconeran daukan Berziklatu instalaziora eramateko.