Hondakinak

Sarrera eta hondakinen sorrerari buruzko datu orokorrak.

Kale-garbiketa eta Hiri-hondakin Solidoen bilketa zerbitzuek, herritarren bizi-kalitatean eta inguruko baldintzetan eragin erabakigarria du.

Ingurumenaren arloan kontzientziazioa eta oraingo gizarteak hartzen dituen konpromisoak gero eta handiagoak direnez, Galdakaoko Udalak, horretaz jabeturik, ahalegin guztiak egingo ditu bizi-kalitate onena bermatzeko ingurumenean eta herritarrengan inpaktu ahal den txikiena eginez, zerbitzuen efizientzia eta eraginkortasuna bultzatuz. Galdakaoko Udalak, lehentasun nagusien artean, asmoa dauka hondakinen birziklatzea eta balorizazioa maximizatzea. Baina helburu horretarako ezinbestekoa da herritar eta saltoki bakoitza inplikatzea, hondakin sortzailea dela kontuan izanik.

Hierarkia hondakinen tratamenduan:

Prebentzioa: Sortu diren hondakinen kopurua edota arriskua gutxitzea dakar. Era berean, murrizketa edo minimizazioa deritzo.

Prebentzio adibideak: Gutxiago ontziratzen diren produktuak edo inpaktu gutxiagoko ontziak dituztenak aukeratzea: adibidez, beirazkoak edo paperezkoak eta kartoizkoak, soltean ematen diren produktuak aukeratzea, matxuratutako aparatu elektrikoak konpontzea zaborrera bota eta beste berri bat erosi beharrean, edo bigarren eskuko produktuak erostea.

Berrerabilpena: Objektu bat berriro erabiltzea diseinatu zen helburu berbererako edo beste baterako, eraldaketa ez-industrial txiki baten bidez.

Berrerabilpen adibideak: beirazko potoak erabiltzea kontserba berriak prestatzeko edo eskulanak hondakinez egitea.

Birziklatzea: Hondakinen eraldaketa, produkzio-prozesu batean, hasierako xederako edo beste helburutarako, konpostatzea eta biometanizatzea barne. Horrek eraldaketa izatea inplikatzen du eta, beraz, energia-kontsumoa.

Gaikako bilketa duten frakzioak eta, beraz, geroago Galdakaoko udalerrian birziklatzeko banatu behar ditugunak: landare-jatorriko materia organikoa, papera eta kartoia, ontzi arinak, beirazko ontziak, ehunak eta berrerabili daitezkeen beste material batzuk, landare-olioa, tamaina handikoak (altzariak, etxetresna elektrikoak, komunak etab.), inausitako hondarrak, tonerrak, mugikorrak, pilak, aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak, luminariak eta etxeko beste toxiko batzuk (erradiografiak, herbizidak, pintura-poteak…).

Hondakinak birziklatu ahal izateko funtsezkoa da hondakina sortu den tokian banatzea, bakoitza dagokion edukiontzian utziz.

Birziklatze adibidea: botiken plastikoekin jantziak egitea, tetrabrikez osatutako eraikuntza materialak etab.

Balorizazioa: Hondakinen berreskurapen energetikoa.

Balorazio energetikoaren adibidea: Erraustegian erretzea.

Ezabaketa: Biltontzi edo isurtegi kontrolatu batean botatzea.

2015. urtetik Bizkaian ez da zuzenean isurtegira botatzen. Tratamendu-instalazioetako bigarren mailako hondakinak soilik eramaten dira.

Hierarkiari buruzko begiratu berri honek benetan garrantzizkoa dena berrantolatzen du eta prebentzioa hondakinen sorrera ekiditeko eta ingurumena eta giza osasuna babesteko aukerarik onena dela sustatzen du.

Jarraitzen dio sorburuan egindako banaketak eta, era nabarmenean, berrerabilpena, birziklatzea eta balorizazio-era desberdinak. Aurreko etapekin desberdintasunak markatzen dituen jarduera da, hondakinaren kontzeptua baliabide gisa sartzea ahalbidetuz. Azkenik, ezabaketa ere du ahazten, baina azken tratamendu-aukera izatera pasatuz.

Pirámide Invertida

 Sarrera eta hondakinen sorrerari buruzko datu orokorrak

2015

2014

2013

Masa-bilketa

8.487.560

8.472.350

8.158.123

Hondakin organikoak (5. edukiontzia)

89.219

49.699

0

Inausketak eta lorazaintza (bereizita)

80.520

57.720

33.580

Ontzi arinak

381.399

367.451

354.841

Papera eta Kartoia

849.773

821.712

897.577

Beira ontziak

657.592

590.700

593.890

Tamaina Handikoak

283.500

246.120

202.740

Arropa eta berrerabiltzeko beste batzuk

95.983

92.050

81.109

Landare-olio erabilia

12.701

13.101

16.290

Pilak

1.408

410

233

Tresna elektrikoak eta elektronikoen Hondakinak

562

 

 

Luminariak

396

 

 

Inprimagailuko kartutxoak

167

132

158

Guztira (Kg)

10.940.613

10.711.313

10.338.383

Gaika bildutakoa (Kg)

2.453.053

2.238.963

2.180.260

Gaika bildutakoak suposatzen duen %

22,42

20,90

21,09