Bilketa pneumatikoari buruzko informazioa

Hondakinen bilketa pneumatikoaren bidez, hondakinak lurrazpiko hodi-sare baten bidez bideratzen dira zabor-gunetik bilketako zentraleraino. Bertan, hondakinak edukiontzi itxi desberdinetan bildurik geratzen dira, frakzio bakoitzaren arabera (ontzi arinak, paper kartoia, organikoa eta errefusa), tratamenduko tokiraino garraiatuak izateko prest.

Hondakinen bilketa pneumatikoaren lehenengo fasea, 2011ko maiatzean, martxan jarri zenetik, 15.000 galdakoztarrek zabor-bilketako sistema pneumatikoaren buzoiak dituzte inguruan, Galdakaoko udalak, 2015eko otsailean, bultzatu duen zerbitzu honen hirugarren fasea ezarri ondoren.

Ondorioz, gaur egun 244 buzoi eta sei kilometro inguruko hoditeria dago instalaturik udalerrian (5.473 m.), Urretan dagoen zentraleraino.

Erantsi zonaldeetako planoa (759Kb-pdf)

Jarraitu beharreko urratsak:

  1. Atea ireki (materia organikoaren buzoi marroiaren kasuan, txartela irakurgailura hurbildu behar da atea ireki ahal izateko. Esan Bulegoan eska dezakezu).
  2. Zaborra sartu indartu barik.
  3. Atea itxi.

Erabiltzeko gomendioak

  • Buzoiaren ahotik erraz pasatzen diren poltsak erabili.
  • Ahalegindu zaitez ez indartzen poltsa sartzerakoan.
  • Ez bota likidorik ez solteko hondakinik.
  • Ez bota objektu luzerik (40 cm-tik gorakoak zatitu edo tamaina handikoen bilketa-zerbitzua eskatu behar da).
  • Buzoetara ez bota iglu berdeetan utzi behar diren beirazko ontziak.
  • Objektu astunak, tamaina handikoak, obra-hondakinak, pinturak, olioak etab. Garbigunera eraman behar dira.

Merkatariek komertzioentzako buzoia erabiltzeko giltza eska dezakete, irekiera handiagoa duelako. Horretarako, herritarren arretako Esan Bulegora joan behar dira.

Bilketa pneumatikoaren zonaldearen diharduen eta kartoizko kaxa handiak sortzen dituzten merkatariek kartoizko kaxak atez ate biltzea eska dezakete, Udalera deituz (944 010 500: Hirigintza).