Hondakinak

Papera eta kartoia- Edukiontzi edo buzoi urdina

Zer bota:

PAPERA: egunkariak, aldizkariak, propaganda, fakturak, ordainagiriak, apunteak, erosketa-txartelak, paperezko poltsak (azukrea, arroza…), oparitako papera etab.

KARTOIA: kartoizko tutuak, kartoizko kaxak (zapatak, arrautzak, detergente, gailetak…) eta kartoizko ontziak (jogurtak, aurrekozinatuak...).

Zer ez bota:

  • Tetrabrikak (nahiz eta gehiena kartoiz osatuta egon, aluminio eta plastikozko kapa ugari eta bereizteko zailak izan, ontzi arinen edukiontzi horira botako ditugu).
  • Poliestirenozko ontziak (polispanezko bandejak) (ontzi arinen edukiontzi horira joango dira).
  • Aluminiozko papera (ontzi arinen edukiontzi horira joango da).
  • Plastikozko poltsak (papera plastikozko poltsetan batu arren, ez dugu edukiontzian utzi behar. Hauek ontzi arinen edukiontzi horira joango dira).
  • Paper zikina (olioz edo bestelako substantziekin inpregnatuta balego, errefusen edukiontzi grisean utziko dugu.
  • Paper plastifikatua (kapak bereizi ahal izanez gero, bakoitza banatuta utzi ahal izango dugu, paperezkoa edukiontzi urdinean eta plastikozkoa horian. Bereiztea zaila balitz, errefusaren edukiontzian utziko dugu).
  • Pixoihalak (errefusaren edukiontzian utziko ditugu).

Nora daramagu:

Bilketa honen bidea batutakoa paper-kartoizko baimendun birziklatzaile batera eramango dugu. Berauek sailkatuko dute eta ondoren birziklatzen dute, papera eta kartoia birziklatua lortzeko.

PDFa Deskargatu - Edukiontzi Urdina (723Kb-pdf)