Hondakinak

Landare jatorriko materia organikoa- Edukiontzia edo buzoi marroia (5. edukiontzia)

Zer bota:

LANDARE-HONDAKINAK (kozinatuta edo kozinatu gabe): Fruta, barazki, lekale, pasta eta arrozen hondarrak.

Lore ea landareen hondarrak.

Era berean:

  • Sukaldeko papera, paperezko ezpainzapiak (oso tindatutako kolore bizikoak izan ezik) eta kartoizko arrautzontziak zikin badaude.
  • Kafe-hondarrak eta iragazkiak, infusio-poltsatxoak.
  • Ogi, gaileta eta opil hondarrak.
  • Fruta-hezurrak, fruitu lehorren oskolak.
  • Kortxo naturalezko tapoiak, zotzak. v

Gogoratu: Ez bota plastikozko poltsarik, soilik konposta egiten diren poltsak erabili. Amaitzen bazaizkizu gehiago eska ditzakezu Esan Herritarren Arreta Bulegoan.

Zer ez bota:

  • Plastikozko poltsak (hauek ontzi arinen edukiontzi horira joango dira)
  • Inausitako hondarrak, 40 cm-tik gorakoak (Inausitako hondarren bilketa aurretik abisatuta: 944 010500: Hirigintza)
  • Sukaldeko olio erabilia (plastikozko botila batean utzi edukiontzi laranja hurbilenean)
  • Animali jatorriko elikagaiak: arrautza-azalak, haragi eta arrain hondarrak, patea, enbutituak etab. (hondarren edukiontzi grisera bota)
  • Pixoihalak eta konpresak (hondarren edukiontzi grisera bota)
  • Xurgatutako edo erraztatutako hondarrak (hondarren edukiontzi grisera bota)
  • Gorotzak eta zigarrokinak (hondarren edukiontzi grisera bota)

Zurekin ahal delako, apunta zaitez!

Frakzio honetan sartu ahal izateko, inskribatu behar zara, etxe bat zein saltoki bat izan (fruta-denda, loradenda, jatetxeak…) eta kit bat hartu funtzionatzen hasteko, hau da: buzoira edo edukiontzira sartzeko txartela, 10 litroko kubo aireztatua, konposta egiten diren poltsak eta informazio-liburuxka. Herritarren Arretarako Esan Bulegoan egin dezakezu.

Informazio gehiago hemen.

Nora daramagu:

Bilketaren bidez jasotakoa Konpostegi, Bizkaiko Foru Aldundiaren konposta egiteko instalaziora eramaten dugu. Bertan, inausitako hondarrekin batera, konpostatze-prozesu naturalaren bidez konpost, ongarri naturala bihurtuko da eta horrela materia organikoaren zikloa itxiko da.

PDFa Deskargatu - Edukiontzi Marroia (721Kb-pdf)