Educación y Euskera

Hezkuntza eta Euskara

Hezkuntza Arloa

Helbidea: Kurtzeko plaza 1 (Udaletxea)
Telefonoa: 94 401 05 00

Zerbitzuak

  • Ikastegien mantenimendua. Ikastetxeetako mantentze-lanak eta arazoen konponketan Lan eta Zerbitzuen Atalarekin koordinazioa.
  • Jantokirako Laguntzak. Familia behartsuen haurrentzako Jantokiko Beken tramitazioa eta ematea.
  • Lanbide Hastapenerako Ikastaroen antolaketa.
  • Hezkuntzari lotutako edozein motatako informazioa.

Jarduerak

  • Matrikulazio kanpaina. Informaziozko foiletoak kaleratzea eta gurasoentzako hitzaldien antolaketa, Herriko Ikastetxeekin elkarlanean.
  • Eskola orduetan zein eskolaz kanpoko ordutegian ikastaro ezberdinen antolaketa (dantza).
  • Dirulaguntzen tramitazioa.

Euskara Arloa

Zerbitzuak
Administrazio barruan hizkuntz normalkuntzan dihardu HAEE eta HABErekin egindako ituneari jarraiki. Galdakaoko Udalari dagokion gutxieneko betetze-indizea %41,90ekoa da.
Hizkuntza eskakizunak, egiaztatze propak. Deialdien zein baliokidetzen inguruko aholkuak eta informazioa.
Udal langileei zuzendutako euskarazko klaseen antolaketa.
HAEEk ematen dituen subentzioen tramitazioa.
l989an Udalak onetsi zituen euskararen ordenantzen jarraipena.
Itzulpen eta aholkularitza zerbitzua.
Administrazioan Euskararen Erabilera Plana abian jartzea, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
Jarduerak
Euskara biziberritzeko Plan Nagusia garatzea.
Euskararen normalizazio alorrean Galdakaok dituen gabeziak agertarazteko azterketak burutzea.
B eta batez ere D, ereduaren sustapena.
Udalerriko kultur taldeekiko koordinazioa zenbait jarduera antolatzeko.
Tradizioen berreskurapenerako egintzen antolakuntza: Gabon Programa, Inauteriak, San Juanak.
Euskal Bideoteka: Euskarazko ikusentzunezkoen arloa sustatzeko Ikastegi, Talde, Ikastetxe eta abarrentzat.
Ipuin eta marrazki lehiaketa. Liburu baten argitalpena.
Udal Ludotekak euskaraz.
Beste zenbait ekintza, euskararen erabilera sustatzeko.
Zine emanaldiak euskaraz.
Euskal Liburu eta Disko Azoka.
Euskarazko ikasketengatiko bekak.
Ikerketa bekak.
Euskararen normalizazioa helburu duten egitasmo edo programak diruz laguntzea.