GALDAKAOko III. HERRI KROSA

2014 / 4 / 27 11:00

AURKEZPENA

Kaixo,

Datorren apirilaren 27an, 11:00etan, hasiera emango zaio III Herri Krosari Galdakaon. Izaera herrikoia izango du (pertsona federatu eta ez-federatuentzat) eta asfalto gaineko herri barruko zirkuitu batetik burutuko da. Proba hau Bizkaiko Atletismo Federazioaren egutegi ofizialaren barruan dago.

Ongi etorriak udalaren webgune honetara. Hementxe lasterketa honi buruzko informazio guztia aurkituko duzue.

Inskripzioak aldez aurretik egin daitezke web honetan martxoaren 24etik apirilaren 24ra bitartean.

Era berean, inskripzioak probako egun berean egin ahal izango dira: 09:00etik 10:30ear Antolakuntzako standean (irteera-lekutik hurbil, Urretako kiroldegiaren ondoan).

Hemendik gonbidatzen zaituztegu proba honetan parte har dezazuen, gurekin batera kirol-hitzordu hau partekatuz.