Gizarte Ekintza

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Helbidea
Pontxi Zabala, 3-A (Ardanza Lehendakariaren parkea)
Telefonoa: 94 401 05 45 - Faxa: 94 401 05 44
Ordutegia:
Astelehenetik barikura: 09:00-13:30
(Aurretiazko hitzorduarekin arreta pertsonalizatua)
Informazioa, Balorazioa eta Orientazioa
Eskatzen den informazio, balorazio eta orientazioa ematen da, eta udalerriko baliabideen kudeaketa egiten da bai udalerrian bertan, bai udalerritik kanpo.

Aurkezpena

Gizarte Ekintza herritarrei arreta emateko arloa da. Bere eginkizun nagusiena, jendartearen ongizatearen alde ikuspegi desberdinetatik lan egitea da: prebentzioa, asistentzia eta komunitate-sustapena, genero ikuspegia eta udalerriarekiko sustraitze-sentimendua eta euskararen normalizazio.

Ondoko jardute-ildoak ahal den neurrian garatzen saiatzen da:

  • Herritarrei eskubide, eginbehar eta baliabideei buruzko informazioa, balorazioa, diagnostikoa eta aholkuak ematea.
  • Zerbitzu, programa, prestazio eta laguntzen plangintza, kudeaketa eta koordinazioa.

Horretarako, balio eta diziplina anitzeko taldea dago, esperientzia profesional handikoa. Bere ezaugarri nagusienak: berritzailea eta herritarren beharrizanekiko sentsibilitatea.

Lan eremuak

Menpekotasuna:

  • Mendekotasunaren balorazioa.
  • Ahamen-urritasunaren balorazioa.
  • Ahalmen-urritasuna dutenentzako aparkaldi-txartela.
  • Teleasistentzia zerbitzua.
  • Egokitutako Garraio Zerbitzua.
  • Gizatek.

Familia eta adingabeak

  • Arlo psikosozialeko eta gizarte-hezkuntza arloko interbentzio zerbitzua.
  • Familia bitartekaritza zerbitzua.

Gizarteratzea eta prestazio ekonomikoak

  • Gizarteratzeari buruzko diagnostikoa.
  • Gizarteratze eraginkorrerako hitzarmenak.
  • Gizarte Larrialdiko Laguntzak.
  • Gizarte laguntza indibidualak.
  • Estimulazio goiztiarrerako laguntza indibidualak.
  • Gizarte-ongizateko Pentsio Funtsa.
  • Zergarik gabeko pentsioak.
  • Gizarteratzeko laguntza berezia.

Emakumea

  • Emakumeen lege-aholkularitza zerbitzua.
  • Emakumeentzako arreta psikologikoaren zerbitzua.
  • Etxean tratu txarren biktima izandako emakumeentzako harrera-etxea.
  • Genero indarkeria jasandako biktimentzako arreta eta babes zerbitzu telefonikoa.
  • Genero indarkeria jasan duten emakumeentzako laguntza ekonomikoa.

Adinekoak

  • Etxez etxeko laguntza zerbitzua.
  • Adinekoen dinamizazio programa.
  • Nagusien gizarte-kultur zentroak.
  • Zainduz programa - Zaintzaileen laguntza-zerbitzua.

Elkarteentzako diru-laguntzak

  • Nagusien elkarteentzako diru-laguntzak.
  • Gizarte-erakundeentzako diru-laguntzak.
  • Haurren egonaldi arloko diru-laguntzak.
  • Garapenerako lankidetza arloko diru-laguntzak.

Zerbitzuen Katalogoa

Galdakaoko Gizarte Zerbitzuen Katalogoa

Proiektuak

1. Arrisku eta babesgabetasun egoeran dauden haur eta nerabeei arreta eta babesa emateko Interbentzio eta Koordinazio-protokoloen eskuliburua.

Galdakaoko udala, 10 udalen talde bateko osakidea da eta, Bizkaiko Foru Aldundia eta EUDELekin batera, Arrisku eta babesgabetasun egoeran dauden haur eta nerabeei arreta eta babesa emateko Interbentzio eta Koordinazio-protokoloen Eskuliburua prestatzen ari da.

Proiektu horretan, arrisku eta babesgabetasun egoeren aurrean jarduteko prozedura eta oinarrizko irizpideak zehaztu nahi da eta bere helburua da Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Haurren Zerbitzuen arteko harremana eta koordinazioari laguntzea, interbentzio eta koordinazio-protokoloen eskuliburuen bidez..

2. Adinekoen Plan Estrategikoa 2014-2020.

Galdakaoko udalerriko Adinekoen Plana 2014-2020 prestatzen ari da udala, kolektibo honen egoera zehatza, diagnostikoa, estrategia eta ekintzak aurrera eramateko, udalerriko adinekoentzako zerbitzuen, programen eta bestelako ekimenen koordinazioa hobea izan dadin..

Adinekoen plana, lanabes eraginkorra izan behar du, gero eta handiagoa eta anitzagoa den kolektiboak dituen beharrizan berrietara egokitu ahal izateko, jardute-ildoak hiru ardatz nagusitan definituz::

  • Zahartze aktiboa: bizitza luzeagoa eta osasuntsuagoa duten adinekoen garapen integrala, jendartearentzako balio handiko baliabide bihurtuz eta arazo sozial, ekonomiko, kultural, espiritual eta zibikoetan iraunkortasunez parte hartuz..
  • Etxe inguruan geratzea: zerbitzuen eskaintza, pertsonek bere ohiko inguruan geratzeko duten borondateari, eta aukeratu nahi dituen prestazioak zaintzaileari, egokitzea.
  • Gizarte-osasun eremua: pertsonari arreta eskaintzea, administrazio desberdinen arteko akordioak behar dituen ikuspuntu integralaz, erantzukizun-kidetasunean oinarritutako lankidetza- eta koordinazio-kultura sortuz.
3. Instrukzioa, Galdakaoko udalaren kontratazioan, emakume eta gizonen berdintasunerako eta beste politika publikoen ondoriozko gizarteari, ingurumenari eta hizkuntzari buruzko klausulak sartzeaz.

Galdakaoko udalak, Kontratazioa, Hezkuntza eta Euskara, Aukera Berdintasuna, Ingurumena, Toki-garapena eta Enplegua eta Gizarte-ongizatea arloetako teknikariek eta Alkateak osatutako lantaldearen bitartez, Instrukzio bat prestatu dute, Galdakaoko udalaren kontratazioan, emakume eta gizonen berdintasunerako eta beste politika publikoen ondoriozko gizarteari, ingurumenari eta hizkuntzari buruzko klausulak sartzeaz.

Instrukzio honekin, administrazio honen kontratazio-organoek gizarteari, ingurumenari, hizkuntzari buruzko, emakume eta gizonen berdintasunerako edota bestelako politika publikoetatik eratorritako aspektuak sartu nahi dira, hain zuzen ere, administrazio honek egiten dituen kontratazioetan.

4. Gizarte-bazterketaren gizarte-diagnostikoa eta balorazio-tresna.

Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren bitartez, gizarte bazterkeriaren diagnostikorako eredu bat eta hori baloratzeko tresna teknikoa prestatu du.

Tresna honen bidez, diagnostiko sozial sakona egin dezakegu, horretarako adierazle batzuk erabil daitezkeelarik. Adierazle horiek berebiziko garrantzia duten arloetan, eremuz eremu banatuko dira, gizarte-zerbitzuen sisteman erantzun beharko litzatekeen edozein gorabehera mota jaso ahal izateko.

Galdakaoko udalak, Gizarte Ekintza sailaren bitartez, tresna aplikatu nahi du, gizarte-zerbitzuak darabiltenen artean, kalteberak direla jotzen diren pertsonen gizarte-bazterkeria egoera baloratzeko. Izan ere, emaitzan, gizarte-bazterkeriaren balorazioa ez ezik, egoera horretara eraman duten arrazoiak eta dituen beharrizanak ere ezagutu ahal izango dira. Horrela arreta-plan pertsonalizatua prestatu ahal izango da, bere egoera arintzen laguntzeko baliabideak bere esku jarriz.

5. Proiektu pilotua: Etxean mendekotasuna dutenen zaintzaileentzako Arnas Zerbitzu integrala.

Galdakaoko udalak, Pertsonen Garapenerako Ikerketa eta Garapen ITG Taldea, irabazi asmorik gabeko elkartearekin Lankidetza Hitzarmena sinatua du "Etxean zaintzailearentzako arnas zerbitzu integrala" izeneko proiektua gara dadin.

Proiektu honek ondoko helburuak ditu:

  • Zaintzaileari bere zereginetan atseden har dezan laguntzea, mendekotasuna duen pertsona bere ohiko inguruan edota etxean egoteari lehentasuna emanez.
  • Zaintzaileari laguntzea eta aholkuak ematea, zaintza-zereginetan.
  • Mendekotasuna dutenen eta euren zaintzaileen bilakaeraren jarraipen pertsonalizatua bermatzea bizilekuan.
6. Gizarte Zerbitzuen arreta eta dibortzio programak.

Galdakaoko udalak Agintzari S.Coop.rekin gizarte-ekimenerako lankidetza-hitzarmena sinatua du "Arreta programa banaketan eta dibortzioan gizarte-zerbitzuetan" garatzeko, EHUren (Euskal Herriko Unibertsitatea) lankidetzarekin batera.

Programaren asmoa da banaketa eta dibortzio programen diseinua, hedapena eta ebaluazioa egitea, interesgarria ez eze, haur, gazte eta familiarekiko arlo psikosozialeko eta gizarte-hezkuntza arloko Interbentzio Programak dituen beharrizanei eta helburu orokorrari erantzuten dien neurrian. Era berean, udalerriko populazioaren eskaerari eta urteko plangintzari egokitu beharko litzaioke.

Ondoko helburuak lortu nahi dira:

  • Gizarte Ekintzak arloak, banaketa eta dibortzioan, familiei laguntzeko programak izatea, kalitate teknikoa eta emaitza zientifiko nabarmenak dutenak.
  • Unibertsitatearen eta jendartearen arteko lankidetza uztartzea, gizarte zerbitzuen prestazioaren garapenean lan zientifikoa sustatuz.
  • Programen ebaluazioa, zerbitzuen garapen normalizatuan integratzea.
7. Etxe-kaleratzeen protokoloa

Galdakaoko udala etxe-kaleratzeen protokoloa prestatzen ari da, gure udalerrian eman daitezkeen ohiko etxebizitzako kaleratzeetan sor daitezkeen arazoei erantzuteko.

8. Tramiteen eskuliburua

Herritarren Arreta eta Komunikazio arloak, udaleko arlo desberdinekin lankidetzan, Tramiteen Eskuliburua prestatzen ari da.

Tramiteen Eskuliburua, arlo bakoitzaren leihatilan ohikotasunez egiten diren tramiteak zehatz-mehatz jasotzen dituen dokumentua da. Eskuliburu honek bulego berritan abian jarriko den Herritarren Arreta Zerbitzuarentzat baliagarria izango da.

9. Gizarte Laguntza indibidualen Hobekuntza Taldea.

Galdakaoko udalak, Idazkaritza, Diruzaintza, Kontu-hartzailetza, Udaltzaintza eta Gizarte Ongizate arloetako Teknikariek eta Alkateak osatu duten Lantaldearen bitartez, udal diru-laguntzak emateko Prozedura bat prestatu du, zehazki, gizarte-laguntza indibidualak emateko.

Lantalde honen helburua da diru-laguntzak emateko prozedura ezartzea, legezkotasunari egokituta, ahalik eta arinena eta eraginkorrena izan dadin.