Igo
  • 2018/02/07

Unitate mugikorrak Galdakaon izango duen egutegia, osasun-laguntzarako odola emateko

Bizkaiko Odol-emaileen elkartetik jarraitzen dute odol-emaileak eskatzen, ospitaleko osasun-zerbitzuak gelditzea ekiditeko (atzerapenak izatea edo kirofanoetako interbentzioak etetea.) eta gaixoek ondorio larriak jasan ez ditzaten. Elkarte honetatik eskerrak ematen dizkiete, jendartearen eta transfusioren bat behar izan duten gaixo guztien izenean, gaixo kronikoak edo minbizia duten gaixoak edota transplantea izan duten gaixoak, emandako laguntasunagaitik.


Odola emateko unitate mugikorrak Galdakaora egingo duen hurrengo bisita:


Otsailak 27, goizez eta arratsaldez (9:00 - 14:00 / 16:30 - 21:00). Anbulatorio ondoan.


Unitate mugikor hori ekipatuta egongo da odola eman ahal izateko:


Medikuaren kontsulta-gunea.


4 ohe odol-emaileentzat


Lasaitzeko gunea/atseden-gunea (odola eman ondoren).


Noramalean, Unitate Mugikorrak ondokoaz hornituta datoz:


Mediku 1


2 edo 3 erizain


Gidari 1


Bizkaiko Odol-emaileen elkartetik zera azpimarratzen da: "Odol-emate horiek gabe, ospitaleetan ematen den laguntza sanitarioaren zati bat gelditu egingo litzateke (ebakuntzak atzeratu edo bertan behera utzi, etab.), eta pazienteek ondorio larriak pairatuko lituzkete.


Odol-emate osoa edo odol-osagaien transfusioa (aferesia) egon beharko litzateke pazientearen zain, eta ez pazientea transfusioaren zain.


Etengabe behar ditugu odol-emateak; gainera, gizartearen aldaketa guztiek eragina dute odol-emateetan (zahartzea, teknologia berriak...), eta, garai zehatz batzuetan (udako eta neguko oporrak, zubiak, gripe-epidemiak...), odol-emateak kudeatzen ditugun profesionalek egoera zailak bizi izaten ditugu.


Bestalde, gizarteak uste du nahikoa dagoela behar guztiei erantzuteko, eta odola ematea ez dela hain beharrezkoa (organoak, hezur-muina eta abar ematea, aldiz, deigarriago egiten zaio).