Igo
  • 2017/09/12

Udalak establezimentuei itxi deutsie Santa Kurtze jaiegunean zabaldu ala ez erabagitea

Santa Kurtze jaieguna irailaren 14an, eguena, izango da, Euskal Autonomia Erkidegoaren Laneko Jaien Egutegi Ofizialean jasota dagoen lez, eta Udalak herritarrei jaiegun horretaz gozatzeko konbitea egiten deutsie.


Ebazpen hau Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazo jako. Hortik aurrera, Udalak profesionalei ixten deutsie euren negozioen ganeko azken erabagia hartzea.