Igo
  • 2017/09/07

Txosnen batzordeak beste urte batez Galdakaon edozein eraso sexistaren aurrean jarduteko protokoloa diseinatu du

Datozen Galdakaoko santakurtzetarako, Txosnen Batzordeak ondoko prentsa-oharra egin du:


Txosna Batzordeak zera adierazi nahi du: ez dugula onartuko inolako eraso sexista, xenofobo edo lgtbifobikorik, eta horrelako jarrera agertzen duen orori aurre egingo diogula.


Beste urte batez, protokolo bat diseinatu dugu, eta edozein erasoren aurrean martxan jarriko dugu.


Halaber, jakinarazi nahi dizuegu erasoa jasaten duenak edo eraso baten lekuko denak, edozein txosnara jo ahal izango duela laguntza eskatzera edo eman beharreko pausuen berri jasotzera.


SEXU ERASO, ARRAZAKERIA ETA LGTBIFOBIA BAKO JAIEN ALDE!!