Igo
  • 2017/11/17

Station Wagon eta Alai tabernek lehenengo sari profesional eta herrikoia, hurrenez hurren, irabazi be, “pintxo lanperna” txapelketan

Station Wagon eta Alai tabernek irabazi dabe, hurrenez hurren, lehenengo sari profesional eta herrikoia, Galdakaon antolatu dan "pintxo lanperna" txapelketan. Hain zuzen be, hogei bat establezimentuk parte hartu dabe Galdakaoko udalaren Ekonomia Sustapeneko Arloak eta Dendari Elkarteak antolatutako edizio honetan.


Joan dan eguenean, Ostalaritza Eskolan banatuko ziran txapelketako sariak. Aurtengoan igaz baino herritar gehiagok parte hartu dabe, izan be, XXX txartel sei zigiluakaz beteta entregatu dira, baliozkoak izateko. Dastaketa urriaren erdi aldera egin zan.


Sari-banaketan jardunean dagoan alkatea, Fernando Izagirre, Ekonomia Sustapeneko zinegotzia, Iņigo Bilbao, eta Dendari Elkarteko Zuzendaritza-batzordeko kideak egon ziran. Eusko Jaurlairtzako Hezkuntza Sailaren ordezkari gisa, Alvaro Andre kontseilariordea egon zan.


Era berean, txapleketa honetako argazki onenaren saria Borja Garciarentzat izan zan, "Alai" tabernan jarrita egon zana. Bidai baten zozketan saritua suertatu zan bezeroa, Mari Carmen Olabegoya izan zan.