Igo
  • 2018/01/17

Nerbioi Ibaizabal eskualdeko berrogeita hamar gazte enpresetan praktikak egiten ari dira Gazte Indarra programaren barruan

Gazte Indarra programari esker, eskualdeko langabezian dauden 50 gaztek merkataritza arloan eta zeharkako konpetentzietan trebatu, enpresetan praktikan egin eta enplegu-bilaketan pertsonalizatutako laguntzari etekina atera ahal izango diote.


Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urduņa, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udaletxe eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako ekimena da.


Gazte Indarra programan Nerbioi-Ibaizabal eskualdean bizi diren 16-29 arteko adineko langabezian dauden gazteek parte hartu ahal izango dute.


Plazak mugatuak dira, baina hautaketa prozesua urtarrilean zehar zabalik egongo da. Interesatuek bere udaleko gazteria zerbitzuetara jo dezakete, edo 94466400 eta 946322014 telefono zenbakietan zein gazteria@ftsi.es posta elektronikoaren bitartez proiektuko pertsonal teknikoarekin zuzenki harremanetan jarri.