Igo
  • 2017/12/22

“Mundu Bat”ek Gabonetako Merkatu Txikia zabalduko dau abenduaren 22an, Grezian proiektu solidario bat aurrera eroateko diru batzeko

Beste urte batez, eta aurreko urteetan izandako arrakastaren ostean, "Mundu Bat" alkarteak Gabonetako Merkatu Txikia zabalduko dau Galdakaon, abenduaren 22an, eguena, auzoko guztien laguntzaz batu diran jostailuakaz, eta beste udalerri batzuek be lagunduta.


Aurten, Mundu Bat elkartetik, jasotzen dogun dirua hurrengo proiektura bidaltzea erabaki dogu:


SOS Refugiados: Victoria proiektua (Atenas-Grezia); eraikuntza bat berriztu dute eta Grezian errefuxiatuei laguntza zuzena emoten diete. Tailerrak antolatzen dira, laguntza medikoa eta juridikoa emoten da, 600 pertsonentzat Gizarte jantoki bat dago eta zonaldera heltzen dan boluntariotza koordinatzen da.


Proiektu hau aurrera eraman dezakegu, Galdakaoko eta inguruko herrietako boluntarioei esker. Erabiliko dogun lokala, partikuar bati esker izan da.


Aurtengo informazioa hauxe da:


. Merkatu-txikiaren lekua: Araba kalea 1, Galdakao


. Abenduaren 22an, eguena, zabalduko da eta urtarrilaren 5ean, eguena, itxi.


. Ordutegia: Goizetan " 11:00-13:15, eta arratsaldetan" 17:00-19:45.


Jostailuak, bizikletak, panpinak, liburuak (entziklopediarik Ez). eraman al izango dira lokal bardinera:


. Abenduaren 16an, zapatua eta 17an domeka, 11:00-13:30 eta 17:00-20:00


Merkatu-txikian bertan, proiektuen informazio zehatza jaso al izango duzue.


Pasadan urtean, 3400 euro lortu genituen; eta horrela banatu genituen:


. 1500 euro: Galdakaoko Caritas: Herrian dekon umeei zuzendutako proiektuarentzat.


. 1500 euro: Mosaik: Grezian Errefuxiatuekin lan egiten duen elkartearentzat.


. 400 euro: Bidezko Merkataritza produktuen salmenta.


Mundu Bat-etik eskerrak ematen dizuegu zuen laguntzagatik, eta Galdakaoztar guztioi eta inguruko jendeari Merkatu-txikian parte-hartzera animatzen zaituztegu.