Igo
  • 2017/09/01

Mugaburu kaleko eta Agirre Lehendakariaren plazako jaietako atrakzioen zenbatekoak

Aurtengo jaietako atrakzioen zenbateko ondorengoa izango da:


-Helduentzako atrakzioak: 2,20 euro/bidaia/2 gutxienez - Bonoa: 6 bidaia: 11,00 euro.


-Umeentzako atrakzioak: 2,00 euro/bidaia/2 gutxienez - Bonoa: 8 bidaia: 11,00 euro.


"Haurrentzako eguna" egun bitan izango da (irailak 11 eta 18a) eta bidaia bakoitzaren zenbateko euro batekoa izango da.


Bost urtez (2012-2017) jarraian atrakzioek prezioei eutsi izan diote. Aurten, baina, 0,20 euroko igoera izango dute.


Aurtengo atrakzioak, aurreko edizioetakoak bezalaxe, Mugaburu kalean eta Agirre Lehendakariaren plazan kokatuko dira. Plazari dagokionez adierazi jolas parkea estaltzeko obrak gelditu egingo direla, gaur gaurkoz itxita dagoen perimetroa txikituz.