Igo
  • 2017/07/20

Miren de Régil atleta jaietako pregoilaria izango da eta txupineroa Alfonso Póstigo txirrindularia

Miren de Régil atleta galdakoztarra izango da irailaren 8an, 2017ko santakurtzetako hasierako pregoia irakurriko dauena. Jai-hasiera horretan Alfonso Póstigo kirol egokituko txirrindularia izango da txupina jaurtiko dauena.


Izendapenak egiterakoan Galdakaoko udalak aurrera eroandako parte-hartze prozesuaren emaitzei begiratu jake. Izan be herritarrek pertsona ospetsuok aukeratzeko epea, joan dan martitzenean amaitu zan. Guztira 464 pertsonak hartu dabe parte euren botoa emonaz.


Hasierako fasean, herritarrei konbidau jaken proposamenak modu orokorrean emoteko udalaren web-orriaren bidez eta, aldi berean, Batzordeak egindako proposamenak jaso ziran. Lehenengo fasea horretan, proposamen guztien artean bost bozkatuenak aukeratu ondoren, zuzenean aukera egiteko unea heldu da herritarrek botoa emonaz.


Parte-hartze prozesu honen emaitzak ondokoak izan dira:


. Borja eta Estafanía: (Herritarren proposamena web-orriaren bidez) Espainiako dantza txapelketetan lehiatu eta dominak lortu dabezan neba-arrebak. 87 boto (%18,8)


. Gure Esku Dago (Herritarren proposamena web-orriaren bidez) Herritarrek erabagiak hartzen parte hartzeko eskubidearen alde egindako lanagaitik. 86 boto (%18.6)


. Alfonso Postigo (Jai Batzordearen proposamena) Espainiako txapelketetan, bai indibidualki bai taldeka, hainbat domina eskuratu dauzen kirol egokituko txirrindularia. 59 boto (%12,7)


. Miren de Régil (Jai Batzordearen proposamena) 19 urteko atleta izan arren, Espainiako txapelketetan behe-mailako kategorietan domina ugari lortu dauzelako, gainera, Bizkaiko errekorwomana izan da proba batzuetan. 138 boto (29,8%)


. Zizpa Gazte Elkartea (Jai Batzordearen proposamena) 25. urteurrena bete dauelako eta Galdakaoko gazteriaren alde egindako lanagaitik. 93 boto (%20,1).