Igo
  • 2018/01/15

Mendekotasuna daukien adinekoen familia zaintzaileei laguntzeko zainduz programako jarduerak abian dira barriro be

Zainduz programak, Galdakaoko udalaren Gizarte Ekintza Arloak bultzaturik, jarduera barriak dakarz urte barriagaz batera, mendekotasuna daukien personen familia zaintzaileei laguntzen jarraitzeko helburu nagusiagaz. Programa hau martxan dago Galdakaon, 2007tik aurrera.


Bizkaian, mendekotasuna daukien persona gehienak etxean dagoz eta familiak zaindu eta artatuta dagoz, nagusiki emakume zaintzaile baten eskutik (alaba, emaztea, amaginarreba...).


Galdakaon urtarriletik ekainera prestatutako programa ondokoa da:


1) Mendekotasuna daukien pertsonen zaintzaileei zuzendutako jarduera-programa eta prestakuntza- eta informazio-zerbitzuak.


Mendekotasunaren ondorio nagusienei buruzko prestakuntza eta informazioa eskaini gura jake senideen zaintzaileei.


Programan honetan ondokoa jarduerak dagoz:


1.1) Informazio-zerbitzua: mendekotasuna daukien adinekoen senideentzat, Zainduz programak udalerrian eskaintzen dauzen zerbitzuei eta subprogramei buruz. Era berean, Norbere Autonomia Babesteko Legeari buruzko baliabide sozialei eta prestazioei buruzkoa.


1.2) Aholku-zerbitzua: erabiltzailearen beharrizanak ebaluatu ondoren, zerbitzu edo prestazio egokienetara joateko aholkua emoten jako. Horretarako, adinekoen persona edo famiilia zaintzaileek Zainduz Programako Arreta Zerbitzura jo leikie, aldez aurretik hitzordua eskatuta.


Programa honen ordutegia: astelehenetan (10:00-14:00) eta eguaztenetan (16:00-18:00).


Helbidea: Zainduz Programa. Galdakaoko Udalaren Gizarte-ekintza Saila.


E-mail: zainduz@galdakao.net


Telefonoa: 94 401 05 45


Era berean, Zainduz Programaren barruan, badira beste jarduera interesgarri batzuk:


. Prestakuntza programa (zaintzako trebetasunak eta auto-zaintzako trebetasunak)


. Laguntza psikologikoaren taldea.


. Ongizate psiko emozionaleko tailerrak (Biodantza-erlaxazioa).


. Memoria estimulatzeko tailerra 1.


. Memoria estimulatzeko tailerra 2.


. Osasun integraleko tailerra.


Programa osorik hemen: www.galdakao.eus