Igo
  • 2017/12/22

“Lortu abantaila gehiago: egin zaitez bazkide”, Torrezabal Kultur Etxera joatea sustatzeko kanpaina

200 pertsona ari dira baliatzen une honetan Torrezabal Kultur Etxeko bazkide txartelak eskaintzen dituen deskontuez, kulturgune horretako ikuskizunetan zein Bizkaiko udal antzokietan. «Lortu abantaila gehiago: egin zaitez bazkide» da Galdakaoko Udalak Torrezabaleko kultur eskaintzaren fidelizazioa sustatzeko egiten duen gonbidapena.


Torrezabal Kultur Etxeko txartelarekin eskura daitezkeen abantailak honako hauek dira:


% 25eko deskontua Torrezabal Kultur Etxean egindako zuzeneko ikuskizunetan, eta antzeko deskontuak beste udal antzoki batzuetan: Zornotza, Arrigorriaga, Basauri, Gernika, Igorre, Barakaldo, Durango, Elorrio, Ermua, Getxo, Leioa, Santurtzi, Muskiz eta Agurain.


. Bi pertsonarentzako kupoi bana (Torrezabaleko txartelaren titularra eta beste bat), sarreraren ohiko prezioan % 50eko deskontua egiteko iragartzen diren arte eszenikoen saioetan.


. Zinemarako 4 sarrera doan Torrezabalen (2, 3D saioetarako).


. Programazioari buruzko informazioa posta elektronikoz edo sms bidez, doan.


Antzoki bakoitzak bere txartela du. Nolanahi ere, horrek ez digu eragotziko leihatilan zein https://galdakao.sacatuentrada.es zerbitzuan deskontuak lortzea, betiere ikuskizunera joateko unean bazkide garela erakusteko modua badugu.


Kuota urtekoa da, eta 2017. urte naturalarekin bat dator. 2017an zehar egiten diren altetan edo bajetan ere kuota osoa ordaindu beharko da: 29 euro. Bajak abenduaren 30a baino lehen tramitatu beharko dira.


Informazio gehiago nahi izanez gero, Galdakaoko Udalaren Kultur Sailarekin jar daitezke harremanetan interesdunak, honako telefono honetara deituta: Telefonoa: 94.401.05.98 (luriarte@galdakao.net).