Igo
  • 2017/09/12

Julen Díez galdakoztarrak zazpigarren amaitu dau distantzia ertaineko Munduko Ironman 70.3 kategorian

Julen Díez galdakoztarrak joan dan asteburuan triatloiko saiorik onena egin eban toki ezin hobean: Distantzia ertaineko Munduko Ironman 70.3 Txapelketan, Chattanooga-n jokatu zana (Estadu Batuak). Díez zazpigarren geratu zan bere adineko taldean (56. absolutuan).


Gómez Noya galiziarrak irabazi eban proba, espezialidadeko onenen aurrean. 1,9 km. uger, 90 km. bizikletaz drafting barik eta 21 km. oinez.


Proba ostean Díezek komentatu dauenez: "Han sido muchas e intensas emociones. Sintiéndome en la pelea en todo momento. A 51 segundos del top5 y a 3'55" del podio. Tan cerca y tan lejos!". "Natación contracorriente, bici con desnivel y carrera a pie infernal (300 metrotik gorako desnibela)"


Beste alde batetik, Gómez Noya munduko txapelduna izan zan bigarrenez distantzia ertainean, baina aurkari handienak izango diranen aldetik ez dau inongo errukirik izan 2018. urtean Ironman izateari begira. Javier Gómez Noya-k ezin hobeto hasi eban "aste fantastikoa" eta mundu mailako titulu bikotxa, historikoa, lortu gura dau, aurretik 2004an berak baino lortu ez dauena.