Igo
  • 2017/09/15

Jaietatik bueltatzeko gaueko busak (gautxoria) Bengoetxe, Aperribai eta Usansolora eta gainerako eskualdera eroango dauz gazteak

Galdakaoko jaiakaz amaituko da eskualdeko gazteak jaietatik itzultzeko gaueko bus zerbitzua (gautxoria), Arratiako Mankomunitateak bultzaturik, Galdakaoko eta Amorebieta-Etxanoko udalakaz lankidetzan.


Zerbitzua Gaztedi Arratia Programak finantzatzen dau, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren Gaztedi Bizkaia Proiektuaren markoan.


Galdakaoko jaietan (02:30ean eta 05:00etan, irailaren 9an eta 16an, zapatuz) gautxoriak gazteak hartuko dauz Juan B.Uriarte kaleko geralekuan (Laboral Kutxa) Bengoetxe, Aperribai eta Usansolora eroateko, ondoren bidaia Zornotza eta Zeanuri aldera jarraituz.