Igo
  • 2017/09/11

Iskander Sagarminaga galdakoztarrak zortzigarren postua eskuratu dau Triple Corona de Galicia zeharkaldian, 28 km. zortzi ordutan uger egin ondoren

Iskander Sagarminaga Arteaga galdakoztarrak, joan dan irailean, zortzigarren postu bikaina lortu eban Triple Corona Illas Atlánticas zeharkaldian, Sálvora eta Vilagarcía artean, 28 kilometroko ibilbidean. Europako proba luze eta gogorrenetakoa da.


Sagarminagak distantzia 8 ordu eta 37 minututan egin eban, zortzigarren tokian sartuz (gizonezkoen artean zazpigarrena), espezialidade honetan profesionalek soilik gaindituta.


Probako irabazlea Hugo Riberiro izan zan, ur handitan europako igeriketako elitekoa, Triple Corona Illas Atlánticas-en aurreko proba biak irabazita eukazana, Ons eta Sanxenxo artean, 13 km. eta Cíes-Baiona, 16 km. Hugo Ribeiro izan zan zazpi ordutik behera egin eban bakarra (6h 50').


Iskander Sagarminaga Arteaga, 34 urtekoa, 3-4 urtegaz hasi zan uger egiten, afizionadu moduan, 2015. urtean "Sa Dragonera"ko 9,5 km-ko zeharkaldia egin eban arte. Momentu horretatik aurrera, distantzia luzeko zeharkaldiak gustura hartu ebazan eta urte pare batean estadu mailako zeharkaldi gogorrenak egin dauz:


2015: Santurtzi-Bilbao: 13,5km


2015: Islas Cíes


2016: Menorka 25km


2016: Ultraebre 31km


Baina, joan dan irailaren 2an, esaten dabenez, Espainiako gogorrena egin eban "Triple Corona Illas Atlánticas". Zeharkaldi gehiena Itsaso zabalean egiten da korronte eta olatu handiakaz, eta, batez be, hotza, Iskanderrek proba ostean komentatu ebanez. Uraren temperatura 15 gradukoa zan hasieran, baina 16. kilometrotik aurrera14 gradura jatsi zan. Urteeran izan ziran 115 igerilarietatik batzuk proba itxi behar izan eben hipotermiak jota.


Iskander Sagarminagak 2016an hasi zan Galdakaoko Igeriketa Klubean eta Andrea de la Hera entrenatzaileak komentatzen dauenez: "En nuestro club destaca el buen ambiente que hay entre chicos y chicas y los entrenamientos que hacemos le ayudan a Iskander para conseguir entrenar a ritmos más altos que haciendo solo. Muchas veces acaba cansadísimo pero dice que merece la pena".