Igo
  • 2018/02/09

Igeriketa Taldeko gaztek egingo dabe Galdakaoko Inauterien alkate jauna eta alkate andrearen lana, gaur, barikuan hasita

Igeriketa Taldeko gazte bik (Naia Cifuentes eta Aitor Di Flaviano), Gaizka Uriarte ospakizunaren maisu-lanetan dabilela, alkate jaunaren eta alkate andrearen zereginak beteko dabez gaur, barikuan hasiko diran Inauterietan, 19:00etan hasita, Plazakoetxetik Kurtzeko plazaraino egingo dan desfileagaz.


Alkate andrea eta alkate jauna izango dira Mozollokerren juizioen arduradun nagusiak. Izan be, Mozolloker jaiaren pertsonai nagusia izango da, erruduna, herrian jazo diran txar guztien erantzulea.