Igo
  • 2018/01/22

Hogeita hamar personek enpresetako antolamenduetan aldatu beharra partekatu dabe genero bardintasunaren mesedetan

Guztira 35 personek (32 emakume eta 3 gizon), joan dan barikuan, "Emakumea eta bere zeregin aktiboa antolamenduaren aldaketan" gaiari buruzko jardunaldian parte hartu dabe Torrezabal Kultur Etxean, Funts Project enpresak antolatuta, Galdakaoko udalaren laguntzaz.


Jardunaldian lan giro aparta sortu zan, konplizidadea eta alkar ulertzea nagusituz, goizean landu beharreko gaiaren inguruan. Bertara 35 persona inguratu ziran, batzuk eremu horretako Galdakaoko profesionalak eta herritarrak ziran, beste batzuk Bizkaiko beste eremu eta enpresetatik etorritakoak, baita CEBEK moduko erakundeen ordezkariak be.


Hausnarketa batzuk azaleratu ziran lan-eremuetan aktibatzen hasteko: feminismoa, emakumeen eta gizonen arteko eskubideen bardintasunaren bila, antolamenduen aldaketan eragiteko aukera gisa hartuta. Izan be, helburua ez da emakumeak enpresetan erantzukizuneko postuetara heltzea, gizonek orain arte bete dabezan rol berberak erreproduzitzeko. Emakumeen eta gizonen arteko bardintasunean aldaketa izan danik ulertuko da soil-soilik egitura tradizionalak aldatzen diranean eta, batez be, enpresetan eta jendartean dirauen kulturak eta pentsaera aldatutakoan.


Agerian jarri zan, zalantzak sortzen dirala, plan perfektorik ez dagoalako aldaketa hori aktibatzeko, baina ziurtasunak be badira urratsak emoten hasteko moduan. Errespetuz, entzunez, aldatzeko aukerak izateko kofiantzazko eremuak sortuko dauzen alkarrizketaren bitartez, emakumeen lana ikusiarazo ahal izateko urratsak emonez eta halan berezko lidertza, ekitatean gailenduz.


Parte hartu eben guztiak esaera bategaz joiazan. "Beharra daroat enpresan egiteko. Baina beharra badaroat ni-neu aldatzen hasteko". Gogobetetasun sentimentu orokorrak jardunaldia baikortasunez amaitzea eragin eban, errealidadearen eta aurrerantzean egin beharreko lanaz jabeturik, ekitaldiaren antolatzaileek adierazotako ondorio gisa.