Igo
  • 2018/01/10

Hiri-altzarien mantenurako eta birgaitzeko 10 pertsona kontratu dira, 200.000 euroko inbertsioarekin

Hamar galdakoztarrek hiri-altzarien mantenu eta birgaikuntza lanak egingo dituzte urteko lehen seihilekoan, abian den prestakuntzako epea amaitu ondoren. Lanaldi osoz beteko dute lan hori, Galdakaoko udalak bultzatu duen "2017. Enplegu Plana"ren barruan.


Horrela, Lanbiden lan eske izena emanda dauden Galdakaoko 5 emakumeri eta 5 gizoni aukera emango zaie zeregin batzuk egin ditzaten, funtsean, hiri-altzariak birgaitzen, igeltserotzan.


Proiektu honen aurrekontua 199.719,61 eurokoa da, oso-osorik udalak jarritakoa.


Eskakizunen artean, lehentasuna izan dute kualifikazio baxuko 30 urtetik beherakoek eta 45 urtetik gorako iraupen luzeko langabeek.


Kontratazio hauen bitartez, hamar pertsona horiek eskumen tekniko-profesionalak,  trebetasun pertsonalak eta sozialak eta komunikazio-gaitasunak lortzea nahi da (sozialak, motibazioa, asertibitatea, lortzeko grina e.a.), "Operaciones auxiliares de revestimientos continuos en construcción"eko Profesionaltasun Ziurtagiria lortzeko hiru moduluri legozkiekenak.


Lan-merkatuan sartzeari begira, Enplegu eta Prestakuntza Plan hau amaitzean, onuradunak prest egongo dira, morteroekin, pastekin eta pinturekin estaldurak egiteko, zarpiatuak eta emokadurak "bista onean" exekutatzeko, inprimaketak eta pintura babesleak aplikatzeko, eta obrako lanetan laguntzeko, jasotako instrukzio teknikoei jarraituz eta segurtasun eta osasun arloan ezarritako baldintzak betez.