Igo
  • 2018/02/12

Galdakaoko Zainduz programako familia zaintzaileei laguntzeko tailerretan 128 personak hartzen dabe parte

Zainduz programan, Galdakaoko udalaren Gizarte Ekintza Arloak bultzaturiko tailerretan 128 personak parte hartzen dabilz, mendekotasuna daukien personen familia zaintzaileei laguntzen jarraitzeko helburu nagusiagaz. Programa hau martxan dago Galdakaon, 2007. urtetik.


Bizkaian, mendekotasuna daukien persona gehienak etxean dagoz eta familiak zaindu eta artatuta dagoz, nagusiki emakume zaintzaile baten eskutik (alaba, emaztea, amaginarreba...).


Momentu honeetan martxan dagozan tailerrak ondokoak dira:


- Erlaxazio tailerra: 22 persona apuntatu dira eta Aitor Iturraldek emoten dau (masajista eta terapia naturaletan aditua).


. Estimulazio kognitiboaren tailerra: 15 personako talde 2. Irati Zubiaurrek emoten dau (psikologoa).


- Biodantza tailerra: 23 persona apuntatu dira eta Ana Jodarrek emoten dau (biodantza laguntzailea)


- Osasun integraleko tailerra: 16 persona apuntatu dira eta Enma Ocamicak emoten dau (Pedagogoa neuropsikologian aditua).


- Autozainketa emozionalaren tailerra: 12 persona apuntatu dira eta Maritxu Jimenezek emoten dau (Psikoterapeuta).


- Zaintzaileentzako laguntza-taldea: 8 persona apuntatu dira eta Naroa Azurmendik emoten dau (psikologoa).


- Urritasun kognitibo arina moderatua daukien personentzako estimulazio tailerra: 7 persona apuntatu tira eta "Zuentzat Servicios Psicogerontologicos"ek emoten dau.


- Zaintzen ikasteko ikastaroa: 10 persona apuntatu dira eta Mari Mar Aranak emoten dau (osagilea).


Tailer honeetara doazenez gain, 11 personak laguntza psikologiko indibidualeko zerbitzuan parte hartzen dabe.