Igo
  • 2017/09/08

Galdakaoko zaindari-jaiak barikuan hasiko dira eta hamar egunetan ehun jai-ekintzatik gora izango dira gozatzeko

Kuadrilen igoeragaz, 19:00etan hasiko dira datorren barikuan Galdakaoko jaiak, Kurtze Santuaren omenez. Aurrean hamar egun izango dira jai ekintzez beterik azken biribilketara arte, irailaren 17an. Tartean, ehun ekintzatik gora saltsa eta pipermina ipiniko dabe era guztietako publikoari zuzendutako proposamen ludiko eta entretenigarriakaz. Jai-programak azken urteetako aurrekontua mantenidu dau, 300.000 euro inguru.


Jai-programa osorik udalaren web-orrian konsultau lei: www.galdakao.eus


Galdakao galaz jantziko da jai nagusi honeei begira, udalerri honen ezaugarri diran balioakaz konpromisoa berretsiz, euren artean, eraso sexista bako jaiak aldarrikatuz beti.


Zentzu horretan, Ibon Uribe alkateak jai-programaren Agurrean azpimarratzen dauenez "gazteek badakie ez, ezetz dala, helduek dakien bezala. Gaizarteak badaki eraso sexisten kontra egin behar duela. Ez batzuk ez besteek hondino barneratuta ez daukena da eraso sexisten arazoa nondik jatorkun, zeintzuk direzen erroak. Ikusten ez dogun heinean aurrerapausu gutxi emongo doguz eta erasoak pairatzen ta sufritzen jarraituko dogu, neskek, emakumeek ta gizarte osoak".


Berdintasun Arloak, batetik, eta txosna kolektiboak, bestetik, ekimen desbardinak bultzatzen dabez, helburu bakarraz, eraso sexistei tolerantzia zero.


Miren de Regil pregoilaria eta Alfonso Postigo txupineroa izango dira udaletxeko balkoiko protagonistak, euren lan soziala autortuz, herritarrek egindako aukeraketaren arabera.


Txupin jaurtieratik aurrera, publiko guztientzako jarduera-programa garatuz joango da, emaitzarik onena izateko herritarren parte-hartzea bilatuz. Egun Handia eguenean izango da, irailaren 14a.