Igo
  • 2017/07/28

Galdakaoko Udalak lankidetzaren inguruko diru-laguntzen deialdia irekiko du abuztuan

Galdakaoko Udalak, abuztuko lehen astean, 2017rako garapenerako lankidetzaren inguruko diru-laguntzen deialdia irekiko du.


Deialdi horren helburua garapen-bidean dauden herrialdeetan garapen sozial eta ekonomikorako lankidetza-proiektuak edo -programak finantzatzea da. Deialdi horretarako 51.963 euro bideratuko dira.


Eskabide-orriak, Oinarri Arautzaileak eta Deialdia Galdakaoko Udalaren web-orritik deskargatu ahal izango dira (www.galdakao.eus). Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodun izango dira, deialdia BAOn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.