Igo
  • 2017/11/17

Galdakaoko udalak herritarren parte-hartze prozesua hasi dau 2018ko aurrekontuak prestatzeko

Galdakaoko udalak, bosgarren urtez jarraian, herritarren parte-hartze prozesuari hasiera emon deutso datorren urteko udal aurrekontuak prestatzeko. Modu horretan, herritarren parte-hartzearen aldeko apostua egiten jarraitzen da. Izan be, ekimen hau 2013. urtean abiatu zan eta, urtez urte, prozesu honeetan planteatu diran beharrizanak kontu publikoetan sartuz joan dira.


Parte-hartu nahi dauanak, on-line bidez (www.galdakao.eus) edo zuzenean Esan bulegoan herritarren esku dagoan galdeketa-orria betez egin lei.


Epea, azaroaren 17an, barikuz, hasita azaroaren 30era arte izango da.


2017. urte honetan, Galdakaoko udalak planteatu dau, auzoen arteko oreka bilatzeko proiektuak martxan ipintzeko, udal aurrekontuen %10 inguru jartzea. Interbentzio honeetako zati handi bat prozesu honeetan herritarrek egindako ekarpenen emaitza dogu.


Oraingo honetan, 2018. urteari begira, herritarrei on-line egindako inkesta egitea planteatu da, herritarrek zerbitzu jakin batzukaz daukien gogobetetasun-maila txekeatu ahal izateko eta hobetzeko proposamenak egin ahal izan dagiezan.