Igo
  • 2017/09/05

Galdakaoko udalak gune batzuk erreserbatuko ditu mugikortasun urriko personentzat 32 jai-ekintzetan

Galdakaoko udalak, DYAgaz lankidetzan, gune batzuk erreserbatuko dauz jai-ekintza batzuetan mugikortasun urriko personentzat, bereziki, aulki gurpildunak darabilienentzat.


Bigarren urtez jarraian hartuko da neurri hau, zaindari-jaien barruan, persona honeek jentetsuak diran eremuetara joan ahal izan daitezan, iristeko edo bertan kokatzeko arazo barik.


Igazko esperientzia pilotuak izandako emaitza positiboaren ondoren, proposamena egokituz joan da planteatu diran beharrizanen arabera, erreserbatutako eremua izan leikiezan jarduera gehiago sartzen saiatuz. Jai-programan ikonoa ipinita dago kontu hori adierazoteko.


2017ko santakurtzetarako, guztira 32 jai-ekintzatan erreserbatuko da gune bat (igaz bost izan ziran).