Igo
  • 2017/11/17

Galdakaoko udalak Aperribaiko ikastetxeko patioan estalkia eraikitzeko obrak lizitatuko ditu

Galdakaok udalak Aperribaiko ikastetxeko patioan estalkia eraikitzeko obrak lizittuko ditu urte amaiera honetarako, 277.000 euroko aurrekontuagaz. Exekuzio epea hile bi ingurukoa izango da.


Ikastetxe horretako Eskola-kontseiluan, joan dan azaroaren 9an, onartutako aurrekontuari, epeei eta emon beharreko urratsei buruzko informazioa emon zan. Bilera horretan erabaki zan obra, adjudikatu ostean, exekutatu ahal izateko fasean dagoanean, "Eskola-kontseiluak erabagiko dauala garairik egokiena zein dan egiteko, ikasturteko martxari ahalik eta gitxien oztopatzeko, ikasleei eragin leikiezan segurtasun-arazoak kontuan harturik", zuzendaritzak udalari jakinarazo deutson moduan.


Obra honeek erredaktatuta dagoan proiektura egokituko dira eta obra horretan azpimarratzen dau estaldutako eremu bat bultzatzeko, gehiago erabili eta gozatu ahal izan daiten.


Horretarako, patio osoa babestuko dauen estalkia proiektatu da, ura bape ez sartzea saiatuz. Era horretan, 650 metro koadro estalduko dira. Patioko eremu guztia estaltzean, ibilbidea eurirako guztiz estalduta eta babestuta egongo da, eraikineko sarbidetik pistetaraino.


Obra honen proiektuaren arabera, metalezko egitura daukan estalkia ipiniko da eta akabera polikarbonato konpaktu zeharrargiaz. Egituraren inklinazioa %5ekoa izango da, urak eraikinaren aldera isuriz eta goialdea hego-ekialdeko hegal aldera geratuz. Hegal horretan, estalkiko material bereko itxitura bertikala jarriko da, estaldutako gunera euri eta haize boldadetatik babesteko.


Egiturak 5 arkupe paparelo izango ditu erdian, zutabe bi eta haga batez osatuta.


Arkupe horreek 6,35m-ko tartea izango dabe eta saskibaloiko eta areto-futboleko pistak estalduko dira, eremu diafanoa eratuz, tartean zutabe barik.


Exekutatzeko, metalezko barandako zati batzuk eta hesiko itxitura kendu beharko dira eta, ondoren, barriro ipini beharko dira orain dagozan moduan.