Igo
  • 2017/12/29

Galdakaoko Udalak 62.000 euro inbertituko ditu Aperribaiko saneamendu-sarea hobetzeko

Galdakaoko Udalak 2018ko lehen lauhilekoan ekingo die Aperribaiko saneamendu-sarea hobetzeko lanei. Proiektua eta gauzatzeko modua Bizkaiko Foru Aldundiaren Errepide Sailarekin adostu dira, kolektore berriak N-634 errepidean dagoen biribilgune zatituaren adar bat zeharkatu behar baitu.


Lizitazio-fasean daude lan hauek, eta gehieneko aurrekontua 62.000 eurokoa da.


Planteatutako lanen helburua da Aperribaira sartzeko eta irteteko N-634 errepideko erdi-biribilgunearen inguruko bi kutxatilen urak biltzea eta saneamendu-sarera bideratzea. Bertatik, azkenik, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren sareko kutxatila isuriko dira.


Lan hauetarako beharrezkoa izan da Bizkaiko Foru Aldundiaren baimena lortzea, jarri beharreko kolektorea nahiko sakon ipini behar baita (3,50 metro ingurura) eta N-634 errepidean dagoen biribilgunearen adar bat zeharkatu behar baita.