Igo
  • 2017/09/12

Galdakaoko Udalak 5. edukiontzirako txartel barriak banatzen hasi da akats tekniko bat izan ondoren

Aste honetan 638 txartel barri bialtzen hasi dira material begetala batzen dan 5. edukiontzia erabilteko (edukiontzi marroia), aurreko txartelak akats teknikoa eukala detektau ondoren. Galdakaoko udalak eskerrak emon gura dauz hondakin begetalen gaikako bilketa honetan izandako parte-hartzeagaitik eta parkarmena eskatzen dau gura barik izan diran akats teknikoakatik.


Arazoa sortu da txarteletan grabatutako informazio bategaitik, data zehatz batetik aurrera aktibatu behar ziranean. Akatsa aurkitu ondoren, beste konponbide batzuk bilatu dira baina alperrik izan da. Azkenean, parte-hartzen dabenei txartel barria bialtzea erabagi da (etxeak eta sortzaile handiak, fruta-dendak, tabernak eta supermerkatuak).


Zentzu horretan, txartel barri hau jasotzen dabenei konbidatzen jake aurrekoa entregatzeko ondoko bilketa-puntuetan:


- Aperribaiko liburutegia, 15:00etatik 20:30era (urritik hasita)


- ESAN bulegoa, 8:00etatik 15:00etara.


- Txapelena, 15:00etatik 20:30era.


Gainera, hondino inskribidu ez diranei iragarten jake irailaren 25etik hasita informazio-puntuetan hainbat saio egingo dirala. Interesatuak informazioa jaso eta inskribidu ahal izango dira bertan.


Azkenik, argitu gura dogu edukiontzietarako txartelek ez dabela bilketa pneumatikoko buzoietarako balio eta, alderantziz, teknologia desbardinak daukizezalako.