Igo
  • 2017/12/27

Galdakaoko Udalak 150.000 euro inbertituko ditu Urreta kiroldegiko estalkia inpermeabilizatzeko

Urreta kiroldegiko estalkia inpermeabilizatzeko lanak 2018ko lehen hiruhilekoan hasiko dira, azken urteetan ura sartu baita. Lanak lizitazio-fasean daude eta aurrekontua 150.000 euro ingurukoa izango da.


Hainbat ikuskaritza teknikotan lortutako emaitzen ondorio izango dira lanak. Izan ere, hurrengo hauek egiaztatu dituzte:


1) estalkiaren hego-ekialdeko aldean, lehen estolda-zuloaren ondoan ura sartzen da batzuetan, ura pilatzen denean.


2) estalkiarekin hego-mendebaldeko izkinan, ura sartzen da horman behera noizean behin. Kalteak elementuaren eta inguruaren araberakoak dira.


3) polikarbonatuzko estalkitik ra sartzen da junturak lehor daudelako eta mugitu egin direlako.


4) estalkiko beiran pitzadurak daude, xafla osatzen duten hiru beiretako baten tenperaturak handitzearen ondorioz.


5) paneletatik ura sartzen da. Kaltea ez da oso handia baina egungo estalkiaren malda handitu beharra dakar, ura kanporatzeko.