Igo
  • 2018/01/17

Galdakaoko gazteek eta familiek lan-aholkularitza jaso ahal izango dabe eta halan prestakuntza akademikoari buruzko erabagiak hartzen lagunduko jake

Lanaren inguruko aholkularitza jasotzeko interesa daukien gazteek eta familiek talde-saio bitan, eta banakako saioren batean, parte hartu ahal izateko epea zabalik dago. Halan jakin ahal izango dabe zer aukera dagoan, zein dan eskaera, edota ikasleek daukiezan trebetasunak zelan identifikatu. Ekimena Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko Gaztedi Indarraren programa barruan dago.


Inskripzinoak posta elektronikoz egin leiz: mgalardi@galdakao.net


Ekimen hau Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko, DBHko 4. eta Batxilerreko 2. maila arteko gazteei eta familiei zuzenduta dago, prestakuntzari eta etorkizuneko enpleguari buruzko erabagi garrantzitsuak hartzen laguntzeko asmoz, bai familiak, orokorrean, bai gazteak eurak, ondo informaturik egon daitezan.


Saio biak gazteei eta familiei zuzenduta dagoz (baina bereizita), eta bertan, lanari begira, gaur egun dagozan aukera akademikoak azalduko jakez: unibertsitatea, lanbide-prestakukntza, aukeark, aldaerak, euren arteko komunikazio-bideak, ikasketak atzerrian, LH bikoitza.


Guraso eta seme-alaben artean berba egiteko trebetasuna lantzeko gunea da. Lan-merkatuaren eskaera aztertuko da. Zeintzuk dira urteera gehiago daukiezan aukerak? Nire inguruko lan-merkatuak zer eskatzen dau? Zer enplegurako prestatzen naz? Lanerako eta bizitzarako ahalmenak alboan itxi barik: Zer gustatzen jat? Zer egiten dot ondo? Zertarako balio neike lanbide aldetik? Zer egiteagaitik pentsetan dot ordainduko deustiela?