Igo
  • 2017/09/05

Galdakaoko adinekoen programan jarduera desbardinak irailerako

Udako geldialdiaren ostean, Galdakaoko udalaren Gizarte-ekintza Arloko Dinamizazio Zerbitzuak lanari ekingo deutso ostera be, hilero barrituz joango dan jarduera-programa proposatuz.


Oraingo honetan, irailera mugatuz, proposatzen dira, besteak beste, kultur bisitaldia Elorriora hilaren 21ean (inskripzioak 12an, martitzenean, hasiko dira), Bakiotik ibilbidea eta Adinekoen Olinpiada zaindari-jaien barruan. Horrez gain, informazio-zerbitzu iraunkorra izango da. Horrexek eta beste batzuk dira Galdakaoko udalaren Adinkoen Dinamizazio Zerbitzuak proposatu dauzen jarduerak irail honetarako.


Programa osorik udalaren web-orrian kontsultau lei: www.galdakao.eus